Meneameri kritika bat

Jose A. del Moralek, "Meneameri buruz gustatzen ez zaidana" izeneko artikulua argitaratu zuen pasa den astean eta eztabaida sutsua sortu da. Ricardo Galli berak (Meneameren sortzailea), erantzun egin ditu: http://blog.meneame.net/2007/12/08/respuestas-breves-a-alianzo/ Eztabaida horretan daudenen borrokatxoa alde batera utzita, Zabalduko komunitatearentzako datu eta ikuspuntu interesgarriak egon daitezkeela pentsatu dut (Zabalduko softwarea Meneamekoan oinarrituta bait dago).
2 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   zeintzuk dira zure ustez Zabaldurako interesgarriak izan daitezkeen puntuak Txopi?
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 392 egun 2 ordu 52 minutugaztelumendi
  2. #2   Eskatu bezala, eztabaida horretan agertzen diren gaiek niri zer pentsarazi nauten azaltzen saiatuko naiz:

    1. Meneamen albiste bakoitzaren alde nork bozkatu duen ikus daiteke. Zabaldun ez. Eskatu zaiena kontrako bozkak nortzuk egin dituzten ere ikustea da. Zabaldun hori ere ez da ikusten. Hala ere, zeharka ikusi ahal izango zen zerbait da, erabiltzaile bakoitzaren datuak begiratzerakoan, zeren alde bozkatu duen agertzen bait da.

    2. Albisteen ordena kronologikoa da leku guztieta erabiltzen dena, baina bestelakorik egotea posible litzateke. Hobeagorik inork aurkitu ez duela diote. Gutako norbaitek agian ideia berritzaileren bat dauka?

    3. Bozketetan iruzur saiakera asko ei daude Meneamen. Zabaldu txikiagoa da eta horrelakorik gertatzen ez delakoan nago (sistematikoki behintzat), baina buruan izan behar genukeen zerbait da etorkizunera begira. TOR erabiltzen dutenek bozketarik egin ezin dutela (edo kontutan hartzen ez zaiela) ulertu dut eta horrek asko harritu nau. Anonimotasunaren alde egiten dugunok egoera zehatz batzutan arrazoi onengatik "diskriminatuak" izatearen ideia hori ez zait inoiz bururatu.

    4. Hedabide bakoitzak gai batzuk jorratzeko aukera eman arren, komunitateak gai batzuk besteak baino gehiago lantzen ditu (Zabaldun teknologia zaleagoak garela uste dut eta Sustatun berriz letrak kontu instituzionalak gehiago jorratzen dituztela uste dut). Webgune baten inguruan daudenak, webgune horri pertsonalitatea ematen diote eta askotan, nolabait hartutako norabide hori beste gaiekiko mozketarekin (zentsurarekin) lotzen da. Gizakiok elkarbizitzan beti egin izan dugun zerbait izango ote da? Sortzen den norantza hori ona ala txarra da, ala biak?

    5. Meneame bezain gardena den leku batetan, manipulazioari buruz hitzegiten jarraitzen da. Zein ote da hain arrunta den eskizofrenia horren jatorria? Komunitatearen neurriak efektu hau handitu egiten ahal du?

    6. Jendetzaren bozketan oinarritutako sistemetan albiste ikusgarriak eta harrigarriak gora egiten dutela esaten da. Nire ustez, komunitatea zenbat eta handiagoa egin, efektu hau gero eta nabarmenagoa egiten da. Edozein kasutan, hori konpontzeko, Talde Editorialak behar direla esaten da askotan, eta nire ustez hori lan egiteko era guztiz desberdina da. Editoreekin lan egiten dutenak, agian ez dira ikusgarritasunean erraz jausten baina era honetan funtzionatzen duten sistemek aztertu beharreko bezte ezaugarri talde potolo bat daukat (gauza onakin eta baita txarrekin ere). Beraz, sistema biek dauzkaten sendotasunak eta ahultasunak ikusita, benetan zaila egiten zait egoera bakoitzean zein aukeratu beharko litzatekeen ikustea. Oso gai korapilotsua da eta Bozketak edo Talde Editorialak sistema batetan edo bestean eskatzen dituztenak ez dakit zenbateraino konturatzen diren horrek dakartzan ondorio guztietaz...

    Ikusten duzuenez, zer pentsatu asko ematen didate niri eztabaida horretako puntuek... :-)
    Txopi (e)k bidali du duela 391 egun 22 ordu 45 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]