Manga euskaraz

Euskararen indarra neurtzeko tresnarik ote dagoen ez dakit, baina euskaldunok lantzen ditugun gai anitzak ikusita, argi dago euskara bizi-bizirik dagoela. Manga komikiak (eta bestelako komikiak ere) euskaratzen dabiltzan gazte talde bat dago antza. Foro bat ere badaukate: http://mangaeuskaraz.foroactivo.com/ Zorionak Aitzol eta proiektu honen atzean dabiltzanei! Oharra: zoritxarrez, komikiak jaisteko izena eman behar da.
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Portzierto, hona hemen Bego Montorio itzultzaileak komikien itzulpen lanari buruz idatzi zuen artikulu interesgarri bat:

    http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20051219/komikia
    Txopi (e)k bidali du duela 359 egun 2 ordu 53 minutuTxopi
  2. #2   Zorionak benetan ekimenagatik! Ea hasten garen animatzen eta metaeuskaratik berezko edukietarako saltoa egiten dugun guztion artean!
    joxe (e)k bidali du duela 357 egun 13 ordu 15 minutujoxe
  3. #3   Kaixo, ni itzultzen duenetako bat naiz, baina esan beharra dago www.euskal-encodings-en ere badagoela manga gehixeago.

    Denak kontatuta, oraingoz manga hauek ari dira euskaratuak izaten:

    - Bleach

    - Confidential Assassination Troop

    - Death Note

    - Marchen Awakens Romance

    - One Piece

    Eta horrez gain, Heroes telesailaren komikiak ere euskaratzen ari gara (eitb.com-ek gaztelaniaz dauzka... ¬¬).

    Eta izena ematea doakoa da noski. Ondo izan!
    darko (e)k bidali du duela 356 egun 1 ordu 26 minutudarko
  4. #4   Beno, gaur bertako berri freskoa dakarkizuet: Naruto ezagunaren mangaren lehen atala ere euskaraz deskargatzeko prest dago ^^
    darko (e)k bidali du duela 352 egun 33 minutudarko

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]