Jainkorik bai ala ez? Solasaldia bideoan

Irakurlearen Tartearen (http://www.asapala.org/mahatsorriak/tartea)barruan "Jainkorik bai ala ez?" liburuaren inguruan solasaldia antolatu zuten lehengo egunean Txurdinagan. Edorta Jimenez eta Joxe Agirre izan ziren bertan Uxue Alberdik moderatuta. Bideoan grabatu zuten eztabaida eta sarean dago.
3 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   27, 23 eta 20 minutuko hiru bideo. Bale. Hizlari bakoitzaren bizpahiru pasarterekin ere akaso egin zitekeen kronika osagarri bat, ze horrela irenstea...
    luistxo (e)k bidali du duela 362 egun 16 ordu 51 minutuluistxo
  2. #2   Kontua interesatzen bazaizu ez dut uste hainbeste denbora denik. Nik adibidez gustura ikusi dut ordubetetik gorako bideoren bat (http://www.uztarria.com/bideoak/1163583999) ;)
    benito (e)k bidali du duela 362 egun 7 ordu 52 minutubenito
  3. #3   Kontua interesatzen zait, eta hori baino denbora tarte luzeagoak ari naiz inbertitzen Richard Dawkins-en The God Delusion irakurtzen (Jimenezen liburu kutunetako bat, nik dakidanagatik). Interesatzen zaidalako uste dut testu bidezko laburpen bat kronikatxoa egokiagoa izango zela zabalkunderako.
    luistxo (e)k bidali du duela 357 egun 8 ordu 36 minutuluistxo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]