Alde txikiarekin, baina ezezkoak irabazi du Venezuelako galdeketa

Espero zutena baino alde txikiagoarekin -bi puntu eskas-, baina Konstituzioa aldatzearen aurkakoek irabazi dute Venezuelan. «Demokraziaren garaipena» izan dela aldarrikatu dute oposizioko buruzagiek. Hugo Chavez presidenteak, aldiz, sozialismoranzko bidean atzerapauso txikitzat jo du ezetzaren garaipena, eta ez atsekabetzeko eskatu die jarraitzaileei. «Oraingoz ezin izan dugu. Baina ez dut koma bakar bat ere aldatuko, proposamena bizirik da oraindik». Izan ere, buruzagi sozialistaren agintaldiko xede garrantzitsuenetariko bat da erreforma.
3 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Rebelionen gaztelaniaz azaltzen dutenarekin ados nago ni, bozketa honek ezer gutxi aldatzen duela Venezuelan, reboluzioaren aurka daudenek ez bait dituzte askoz bozka gehiago jaso. Nire ustez, gertatu dena da, Eliza Katolikoak (gotzainen batzarraren bitartez) eta jabedun hedabide manipulatzaileek Chavezen aldeko batzuk ikaratzea lortu dutela (abstentziora eramanez), komunismoaren eta diktaduraren mamuak astinduz.

    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=59996

    Gainera, gertatutakoak alderdi bietan dauden talde erradikalenak lasaitzeko balio dezake eta orain Venezuelan politika gehiago eta hobeto egiteko aroa hasi daiteke:

    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=59998

    Ikusi beharko...
    Txopi (e)k bidali du duela 268 egun 14 ordu 58 minutuTxopi
  2. #2   #1 Ikusi besterik ez dago egun hauetan ematen hari ziren matraka: Chavezek diktadura bat ezarri nahi zuela, galtzen bazuen estatu golpea emango zuela, etab... Bada, hauteskundeak galdu eta aurkariak zoriontzen dituen lehen diktadorea izango da.
    galustiza (e)k bidali du duela 268 egun 12 ordu 56 minutugalustiza
  3. #3   Egun hauetan Anasagasti azaldu da telebistan, Chavezek bozak manipulatuko zituela esaka. Alegia, Chavezen zerbitzura lanean daudenak tonto xamarrak direla, eta ez dituztela botuak ongi kalkulatu. Hori da ezta Iñaki? Erreferendumak galtzen dituen diktadorea, hori bai xelebrea.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 266 egun 5 ordu 39 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]