www.blogari.net/koldotxu/2007/12/02/asteburu_gordina_konponbidea_behar...
teketen (e)k bidali du duela 365 egun 3 ordu 41 minutu, duela 364 egun 14 ordu 56 minutu argitaratuta
Bukaera
... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten.
iruzkinak
Gero eta gehiago, tentsioak hori dakar... barrukoa askatu gura izatea.
Nik, adibidez, manifestaziora joan aurretik idatzi dut post bat. Eta orain, irakurtzean, konturatzen naizen... zeinen lasai joan naizen. Zeinen gustura geratu naizen.
Gertatutakoak gertatu... jende asko batu da Bilbon. Bati eta besteari, lau katu ginela esan diet. Apropos. Lau katu. Baina nork geldituko du hau? Noiz arte? Irtenbidea, egotekotan, herritarron eskutik etorriko da. Ni ere, sinestuta nago horretan.
zorionak.
Manifara joan arte ez dot idazteko beharra sentitu, baina han egoterakoan, entzuterakoan, ikusterakoan, barruan zeozer piztu zait. Autonomia kaleak Irailaren 14 hartatik zeozer berezia du, bai orduan bai atzokoan gure nagusiak itsargiak moduan ikusten ditut: tinko jarraitzen dute konponbide baten bila. Eta geu euren lekukoa hartu behar dogu, dudak eta zalantzak alde batera utziz.