Apur bat asko al da?

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zeru-lurrak astindu beharko lituzke, herenegun gauean Bruce Springsteenek euskaraz egiten ageri den bideo grabazioa eskuratzeko. «Gabon, Bilbo. Zelan zaudete? Oso pozik nago hemen egoteaz, gau honetan». Azken asteetan HPSk hasitako kanpainari nazioarteko irudi bikaina emango lioke BECeko kontzertuaren pasarte hori sartzeak. Pixka bat, 'es mucho' leloari ederki egokitzen zaion adibidea.
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 3, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Nik Euskadi Irratiko Mezularia programan entzun nuen hori. Audioa izango dute. Irudiak berdin berdin argazkietakoak ere...

    Inork lortuko balu, guk irratia.com 100 saioan jarriko genuke. Amerikar estatubatuar bat izar bat euskaraz... jode!
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 405 egun 21 ordu 54 minutugaztelumendi
  2. #2   euskaldunberriok (edo euskaldungaiok, oraindik euskeraz kaxkarra egiten dugunok) gehienetan gure euskararengatik lotsa sentitzen dugu euskaldun giro askotan. Nire ustez Eusko Jaurlaritzaren ekimenak euskararen erabileraren arazo inportante bat tratatzen du (ez dakigunen lotsa), eta arrakasta lortzekotan primeran izango litzateke euskararen erabilera indartzeko.

    Batzuetan hizkuntzaren kontua bereizketa soziala egiteko erabiltzen da (egiazko euskaldunak eta ezegiazkoak bereizteko) eta hori oso penagarria da hizkuntzaren txarrerako delako :-(

    PD: ez daukat flametan egoteko gogorik, kontu hau eztabaidatzeko baizik O:-)
    txipi (e)k bidali du duela 405 egun 3 ordu 13 minututxipi
  3. #3   Nik uste dut, hemen gabiltzanok, zurekin ados gaudela Txipi. Alde horretatik, guk ere, asko eskertzen dugu ahalegintzen denaren ausardia, balentia.

    Gure artean, horrelako sentipenik izan duzu? Nik uste, euskaldun "oso" bezala tratatu izan zaitugula ezta....

    Aspaldi ezagutu ginen, eta nik dadikala.. beti euskaraz aritzen gara... normal normal. Ez gutxi, eta ez poco. Euskaraz eta lagunduz. Hori ere, etika hackerra izango da, beharbada.

    Baina bai, ados nago zurekin.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 405 egun 3 ordu 10 minutugaztelumendi
  4. #4   Ez Patxi, zugaz erabat eroso nago euskeraz hitz egiten ;)
    txipi (e)k bidali du duela 404 egun 22 ordu 18 minututxipi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]