Anoetako estadioak Pekin 2008 Arena izena har lezake (GAZT)

Errealean inbertitu nahi duen txinatar taldeak komunikabideen aurrean taldea berpizteko dituzten proposamenak aurkeztu ditu, hauen artean nabarmenena Anoeta estadioaren izen aldaketa. Txinan ospatzekoak diren Joko Olinpikoak eta Erakusketa Unibertsala aprobetxatuz, Pekin 2008 Arena edo Shangai 2010 Arena berizendatzea pentsatzen ari dira.
7 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Lehendik Donostiak nortasun gutxi bazuen, akabo oraingoan!
    galustiza (e)k bidali du duela 275 egun 18 ordu 12 minutugalustiza
  2. #2   Baina Anoeta ez al zen Donostiako udalarena?
    boligorria (e)k bidali du duela 275 egun 17 ordu 33 minutuboligorria
  3. #3   #2 horixe bera diot nik.
    Julen (e)k bidali du duela 275 egun 17 ordu 30 minutuJulen
  4. #4   #2 #3 Ea, bilatzen haritu naiz:

    http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/26/futbol/1196114876.html

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/10/19/deportes/futbol/d19fut58.773708.php

    http://foros.diariovasco.com/read.php?v=t&f=347&i=515150&t=515150

    Agian 20 Minutosen hanka sartze bat zelakoan negoen, baina badirudi ezetz. Dirudienez txinatarren proposamena hori izan da, ziurrenik ezinezkoa dela jakin gabe.
    galustiza (e)k bidali du duela 275 egun 17 ordu 25 minutugalustiza
  5. #5   Albiste hau duela egun batzuk zabaltzen hasi zen, ez da berria, aurkezpen ofiziala orain egin duten arren. Egia da IƱaki Badiolak irabaziz gero, beraien asmoetako bat hori dela, estadioaren izena aldatzea.

    Ulertzen ez dudana da zergatik aldatu behar duen taldeak estadioaren izena, jabetza udalarena bada!
    arkaitz (e)k bidali du duela 275 egun 16 ordu 46 minutuarkaitz
  6. #6   #2 #3 #5 Bi hitzetan: DI-RUA. Gaur egun, tamalez, denak du prezioa.
    janfri (e)k bidali du duela 275 egun 14 ordu 45 minutujanfri
  7. #7   Jo, batzuk egiten dutena albisteetan agertzeko orain bigarren mailan daudela...

    anoeta beregin, izena aldatu,... noizbait batzorde serio bat hautatuko dute taldea bere nortasunera itzultzeko eta horrela aurrera egin ahal izateko? eta athletic be bide berdinetik doa... ez da, iada, euskal talderik gelditzen.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 275 egun 13 ordu 54 minutuKoldotxu

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]