eajlasarteoria.nireblog.com/post/2007/11/21/cesar-vidal-wall-street-jo...
eaj_lasarte (e)k bidali du duela 377 egun 25 minutu, duela 376 egun 13 ordu 39 minutu argitaratuta
Gaurko honetan, Copeko gauetan aritzen den intelektual, teologo eta historialari (edo istoriolari esan beharko genuke?) famatuak esandakoa dakarkizuegu. Izan ere, Wall Street Journal-ek argitaratutako artikulua motz geratu zaio gure César Vidali.
iruzkinak
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=29949
Agian, arbola hitza erabiltzen hasi ginenean, gaztelania bera oraindik ez zen existitu ere egiten...
Bestalde, COPEko kazetariek inolako erantzunik merezi ez dutela uste dut. Hedabide lotsagarri horrek erabiltzen duen hizkuntzan esango dut: no hay mayor desprecio que no hacer aprecio.
Gainera, euskaraz 'arbola' adierazteko hitzik ez dagoela eta horregatik hizkuntza "primitiboa" dela oso lelo zaharra da, gutxienez XIX. mendearen erdialdekoa (Vinson, Unamuno...) eta, besteak beste, Europako ideia arrazistei oinarri intelektuala ematen saiatu ziren teoria linguistiko berdinetatik sortzen zen.
Funtsean, Vidalek betiko bost gauza zahar eta topiko irakurri bide ditu euskarari buruz eta, ondo datozkionez, loro baten moduan errepikatzen ditu.
Javier Vizcaínoren "Cocidito Madrileño" irratsaioan halako gehiago agertu dira noiz edo noiz. Inor datez gogoratzen bada, hemen aurki ditzake: http://www.eitb.com/radioeuskadi/cocidito/cociditos_ant.asp?hizk=ES&estilo=LARANJA