Andoni Sagarna euskaltzainari irakurri diot (
http://www.bloglines.com/blog/andonisagarna?id=88). Lengoaia naturalen prozesamenduaren arloan lan egiten duen Association for Computational Linguistics (ACL) elkarte zientifikoaren Wikiak Lengoaia Naturalen Prozesamenduko baliabideen berri ematen du. Berriki, IƱaki Alegriak Resources for Basque atala hornitu du.
iruzkinak
EHUn eta Filoblogia blogean ere (http://filoblog.wordpress.com/2007/01/page/2/)lengoaia darabilte.
Lengoaiak bi motatan sailkatu daitezke nagusiki: lengoaia naturalak (gizakiok komunikaziorako erabiltzen ditugunak: euskara, gaztelania, ingelesa,...) eta lengoaia formalak (helburu jakin baterako sortutakoak: lengoaia matematikoak, programazio lengoaiak, eta abar).
Hiztegiaren arabera 'gizakiek hitzaren bidez ideiak adierazteko eta elkarrekin komunikatzeko duten ahalbide arautua' da hizkuntza. Lengoaia, ordea, 'gizakiek, beraien artean, hots artikulatu bidez komunikatzeko duten ahalmena nahiz pertsona bakoitzarentzat propioak diren hots horien jaulkipena' da. Lengoaia zabalagoa da hizkuntza baino, ez baita zertan hitzez osatuta egon behar.
Era berean, ingelesez hitz bakarra dute biak definitzeko: language. Ez daukate hizkuntza eta lengoaia ezberdintzeko modurik.
Lehenengo arrazoiagatik batez ere, baina baita bigarrenagatik ere, 'lengoaia naturalen prozesamendua' erabili izan da beti, eta nire ustez horrela erabiltzen jarraitu beharko genuke, eta ez 'hizkuntza naturalen prozesamendua'. Gaztelaniaz ere beti entzun eta irakurri dut 'procesamiento de lenguajes naturales', inoiz ez 'procesamiento de idiomas naturales'.
Bestalde, Andoni da, eta ez Xabier!
Aditu batzuek lengoaia baztertu nahi dute erabat.
Nire ustez lengoaia hitza oso egokia da hizkuntza artifizialentzat eta antzekoentzat, eta hor daude Google-ren kopuruak.
Badakit lengoaia gaizki erabili dela testu-liburu batzuetan hizkuntza erabili behar zenean erabili delako, baina hortik debekatzera!
Eztabaida honen testuinguruan nik "lengoaia naturala" eta "hizkuntza" erabiliko ditut baina EZ "hizkuntza naturala" (ingelesez "natural language" erabiltzen dute "hizkuntza/lengoaia" aukera ez dutelako.