Wall Street Journalek artikulu iraingarriaren izenburua aldatu du

Keith Johnson-ek esan zituen gauza guztiak mantentzen baditu ere, Wall Street Journalek artikuluaren webguneko bertsioari izenburua aldatu dio eta dohako irakurketa publikotik kendu du. Orain askoz izen atseginagoa dauka, "Basques bring old tongue to life" ("Euskaldunek beren hizkuntza zaharra berpizten dute"), edukiak dioenaren kontrakoa adierazten duena alegia. Euskaldunok emandako erantzunak bere emaitza izan duela dirudi...
2 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Nik uste dut ez dela horrela: kazetariaren artikulu originalaren izenburua dela hori iruditzen zait, gero Inquisition delakoak ordezkatu zuena. Bilaketan hala agertzen da, Basques bring. Baina klikatuz gero, Inquisition berriro.
    luistxo (e)k bidali du duela 298 egun 21 ordu 44 minutuluistxo
  2. #2   Izan daiteke Luistxo. Zaila da hori jakitea. Albistea orain dohan ezin irakurri ahal izatea ere ez dakigu ziur zergatik gertatu den. Agian guk ezagutzen ez ditugun irizpide batzuk jarraitzen dituzte eta kasu honetan betiko prozedura erabili dute... Bost puxtarri enigma hau argitzen duenarentzat! je je je
    Txopi (e)k bidali du duela 298 egun 20 ordu 42 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]