1830etik, Herbehereetatik bereizi zenetik, krisi politikorik handiena pairatzen ari da aurten Belgikako erresuma. Iragan ekainaren 10etik, hauteskunde orokorrak egin zituztenetik, gobernua osatu gabe daude alderdi politikoak. Gaurkoarekin 157 egun izango dira flandestarrek eta waloniarrek gobernu federalik gabe daudela. Ikus baita
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-14&orria=003&kont=014 eta
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-14&orria=003&kont=004
iruzkinak
Ezin dut oso orokorrean hitzegin, ezagutzen dudan hemengo jende gehiena gaztea baita, baina inpresio bat egin ahal izan dut hortik abiatuta.
Hemen jendeari politikaz galdetuz gero, Belgikako politika oso konplikatua dela diote, baina orokorrean jendeak paso egiten du horretaz. Ia urte erdia daramate gobernu gabe, baina badirudi hemen politikoak eta herritarrak guztiz bananduta daudela, izan ere jendeak asko jota bere herrialdeko ezaugarri bat balitz bezala kontatzen du. Norbaiti galdetuz gero ea uste duen Flandes sekula independentea izango den jasotako erantzun arruntena "gerta daiteke" izango da, "a mi ni me va ni me viene" tono baten.
Bestalde, esan dudan bezala orokorrean gazte jendea bakarrik ezagutzen dudan arren, ez dut Flandesen independentziaren aldeko inorekin topo egin oraindik. Gazte jendea orokorrean Flandes Belgikaren parte izatearen aldekoa da. Hauek diote independentziaren aldekoak orokorrean nagusiak direla, eta askotan independentismoa eskuinarekin (eta ultraeskuinarekin) lotzen da (ez dira nazionalista bakarrak). Hasiera baten harrigarria iruditu badaiteke ere (Euskal Herrian ezkerra baita independentziaren alde gehien predikatzen duena), hemen alderdi sozialista eta berdeak dira gazteen botuak gehien erakartzen dituztenak, eta bi alderdi hauetako bat ere ez da independentziaren aldekoa.
Hori bai, jendeak abertzale izan edo ez, denak dira beren hizkuntzaren defendatzaile amorratuak (Euskal Herrian gertatzen ez den bezala).
Dena den, hau guztia, bizi naizen lekuan ikusten dudan errealitatea besterik ez da, eta agian kontutan hartzekoa izango da Waloniatik oso hurbil dagoela hau (hala ere frantsesaren arrastorik ere ez hemendik) eta baita Bruselastik ere.
Bukatzeko, esan, Belgika ez dagoela bi eremutan zatituta, hirutan baizik: Flandes, Walonia, eta Bruselas. Eta Bruselaseko eremua Flandiar eremuarekin inguratuta egon arren, bertako hizkuntza nagusia frantsesa da, %10ak bakarrik hitzegiten duelarik nederlandera. Esan baita ere, hizkuntz eremuak ez direla bi, Walonia ekialdean alemanieraz hitzegiten den eremu bat baitago, non bertako hizkuntza ofizial bakarra alemaniera den, Waloniako eremuaren barruan egon arren. Konplikatu samarra agian, baina bertakoek dioten moduan, hori da herrialde honen ezaugarrietako bat.