Nor da euskara iraintzen duen Wall Street journaleko Keith Johnson?

Dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete euskararen inguruan Keith Johnson-ek WSJrako egindako "lana". Baina nor da Keith Johnson? Albiste honetan bere curriculumaren berri ematen zaigu. Dirudienez, Madrilgo komunikabide atzerakoienen bozeramaile bikaina da Johnson jauna.
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Albistearen lotura aldatu dizut, lehen blogaren azalera zeraman.
    aingeru (e)k bidali du duela 379 egun 1 ordu 50 minutuaingeru
  2. #2   wsj afera honekin ideia ezberdinak dabiltza sarean, erantzun birtuala ere emateko... betiko e-posta mezuetatik haratago.

    Egin duen kaltea handia da, baina ezingo gara besoak gurutzatuta geratu.

    storming bat egiteko proposamena.

    Albisteak zabaltzeaz gain, zer egin dezakegu?
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 378 egun 23 ordu 48 minutugaztelumendi
  3. #3   Ez zaidak bururatzen, baina egitea erabakitzen dela ere, prest izango neok.

    Egurra anormal horri!
    xa_2 (e)k bidali du duela 378 egun 23 ordu 22 minutuxa_2
  4. #4   Aznar News Corp.-eko zuzendaritza batzordean dagoela jakinda baliteke gehiagotan ere horrelakoak gertatzea. Erantzun puntualak baino, lerro estrategikoak markatu beharko liratekeela iruditzen zait: euskal jatorriko internauta estatubatuarrekin harremanak sakondu etab. ze hemen basamortuan builaka bezala ari gara.
    boligorria (e)k bidali du duela 378 egun 21 ordu 57 minutuboligorria
  5. #5   Agian benetako hedabide independienteak sustatzen eta indartzen aritu gintezte DENOK (ez gutxi batzuk bakarrik), eta hedabide korporatiboak alde batera utzi. Horrela dirudunen eta politikoen "lobby"-ek (ez al dira biak lobby berdina?) ez ligukete horrela adarra joko. Gaur egun, diru truk eta alderdi politiko baten ikuspuntuarekin egindako hedabideak iraganean utzi genitzake, horrelakoak ez erabiliz eta bestelakoak bultzatuz.

    Benetako hedabide demokratikoetan (eta egon badaude: irrati libreak, indymedia...), jende guztiak du hitza eta ez dago antolaketa hierarkiko eta itxi bat jendeak zer irakurri behar duen eta zer pentsatu behar duen erabakitzen duena. Baina klaro, gure ordez inork pentsatuko ez balu, gu hasi beharko ginateke gure kabuz pentsatzen. Eta hori jaso dugun heziketaren aurka doa... Ikas dezagun geure kabuz gizarteak informazio askatasuna merezi du eta!
    Txopi (e)k bidali du duela 378 egun 20 ordu 15 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]