“Diario Vascon” irakurri dut gaur (
http://www.diariovasco.com/20071107/economia/microsoft-proyecta-instalarse-polo-20071107.html)
Microsoft Ibericak Arrasateko Polo Garaian irekiko omen du egoitza berri bat. Lehenagotik Noainen ere bazuen. Harrigarrieena zera da, bere hiru erronka nagusietako bat "haustura digitala" murriztea omen dela!
iruzkinak
Komentatzeagatik diot.
Eta iturrira lotura zuzenean egiteari buruz, kasu honetan ez nago hain ziur egokiagoa denik. Blogerako lotura jarri badut, euskaraz laburbildu dudalako da eta, Diario Vascoren informazioan ez bezela, beste lotura gehigarri batzuk dituelako. Beste batzuetan hainbeste garrantzia eman izan diozun hipertestua gutxiesten ari zarela uste dut, Zabaldura bidalitako loturak Diario Vascokoak baino informazio gehiago du (besteak beste, lotura bitartez, DVkoa bera...).
Dena dela ere, uste dut Zabaldura zein lotura bidaltzea eztabaidatu baino loturan bertan ageri den informazioa eztabaidatzea aberasgarriagoa litzatekeela.
Eta norbere blogaren lotura, edo jatorrizko iturrirako lotura gaizki ikusitako praktikak balira, lotura hau, zabaldu beharrean, negatibo bozkatzeko aukera du erabiltzaileak. Zabaldu bezalako tresna batean, planteatzen duzun eztabaida, errepikakorra izatez gain, antzu xamarra ere iruditzen zait.
Nik ere, komentatzeagatik.