Wall Street Journalek euskara iraintzen du

Wall Street Journalen euskararen inguruko artikulu beldurgarriaren inguruko iritzi sorta.
9 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 21, boto anonimoak: 20

iruzkinak

  1. #1   Teketenek jarritako lotura ez badabil, oraingo hau erabili:

    http://www.abc.es/20071107/nacional-politica/euskera-para-extranjeros_200711070247.html
    janfri (e)k bidali du duela 860 egun 6 ordu 33 minutujanfri
  2. ikatza (e)k bidali du duela 860 egun 6 ordu 28 minutuikatza
  3. #3   Interesgarriak oso, zenbait blogari ingelesez idazten ari diren mezuak.

    Luistxok eta Katixak blogean jarri dituzte mezuok.

    Ingelesen hilerria:

    http://eibar.org/blogak/luistxo/en/the-wall-street-journal-says-basque-isn-t-used-in-real-life

    Katixaren bloga:

    http://www.blogak.com/katixa/as-a-response-to-the-wsj-article

    Bide interesgarria, eta zabaldu beharko genukena. Blogosferak balio beza, artzain zelan esaten den baino, txakurren zaunkei erantzuteko.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 860 egun 2 ordu 39 minutugaztelumendi
  4. #4   Harrigarria badirudi ere, AEK-k plazaratzen duen AIZU! aldizkariak elkarrizketa egin zion Wall Street Journaleko kazetariari. Tumatxa!

    http://tinyurl.com/2debhx
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 860 egun 1 ordu 33 minutugaztelumendi
  5. #5   Ingelesezko artikuluak biltzen jarraitzeko asmoa daukat. Baina agian, bildu.net-erako etiketa bat proposatu beharko genuke.

    Mikel Iturbek idatzitakoa:

    http://www.goiena.net/blogak/zubia/keith-johnson-wall-street-journaleko-kazetariari-bidalitako-emaila

    Mikel Morris Basque/english hiztegiaren egilearen artikulua:

    http://izaronews.com/NEWS%2007/2%20NOVIEMBRE/respuesta%20wall%20street.htm
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 859 egun 21 ordu 14 minutugaztelumendi
  6. #6   Neure ustez kazetari honek nahiago izan du geure herrian gutxiengoa den euskararen aurkakoen ahotsa, euskaltzaleon iritzia azaldu barik.Irakasle baten kexa aipatzen du; jakina, ez du aipatzen irakasleek euskara ikasteko izan dituzten aukera guztiak( kasu batzuetan bi urteko liberazioa edo gehiago), ez eta zenbait udalek gaur egun ere ez daukatela euskara bultzatzeko inolako plangintza, ez eta hainbat urtetan zenbat traba ezarri dituzten euskaraz hitz egiteko...
    felipe (e)k bidali du duela 859 egun 20 ordu 57 minutufelipe
  7. #7   AEKren prentsa bulegoa:

    Keith Johnson kazetari eta filologoa AEKra hurbildu zen euskararen berreskurapenaren gainean erreportajea egiteko asmoz. Hori izan zen behintzat berak azaldutako helburua. AEK-k, Wall Street Journal zer-nolako egunkaria den jakinik ere, arduradunekin elkarrizketak zuzendu zizkion, baita euskaltegiko ikasleekin klasean egoteko aukera eskaini ere, ezkutatzeko ezer ez daukalako eta, are, harro dagoelako egiten duen lanarekin. Horrela, Keith Johnson Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiarekin, Edurne Brouard Korrikako arduradunarekin eta Benito Fiz didaktika arduradunarekin elkarrizketatu zen. Halaber, Lizardi euskaltegiko hainbat klasetan egon eta ikasleekin mintzatu zen.

    AIZU! aldizkariak, berriz, kazetari estatubatuar baten bisitari bitxia iritzita, elkarrizketa egitea pentsatu eta hala egin zuen. Elkarrizketa hori AIZU!-ren 321. zenbakian argitaratu da eta duela aste bete dago kalean.

    AEK-k bere desadostasun osoa erakutsi dio Johnsoni emaitza ikusita. Batetik, berak hasieran azaldutako asmoa ez datorrelako bat erreportajearen nondik-norakoekin. Eta bestetik, erreportajeak iritzi jakin batzuk bakarrik erakusten dituelako, euskararen kontrakoak hain zuzen ere. Are gehiago, erreportajea iraingarria eta lotsagarria dela deritzo AEK-k, eta asmo txarrez eta euskararekiko errespetu falta izugarriz egina dagoela adierazi dio Johnsoni berari.
    aek (e)k bidali du duela 859 egun 19 ordu 4 minutuaek
  8. #8   erantzun ona egiten zaio testu honi Gaur8ko Hetzorduan...

    http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua
    HerriekBereEskola (e)k bidali du duela 858 egun 23 ordu 39 minutuHerriekBereEskola
  9. #9   Bildu.net-eko etiketa aurkitzen ez dudanez, hona irakurri dudan beste erantzun bat, Juan Uriagerekak El Correo egunkarian argitaratua: http://tinyurl.com/35ufpb
    FiloBlogia (e)k bidali du duela 855 egun 15 ordu 57 minutuFiloBlogia

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]