erikenea.blogspot.com/2007/11/ecos-del-efindex-07.html
teketen (e)k bidali du duela 429 egun 7 ordu 21 minutu, duela 429 egun 6 ordu 10 minutu argitaratuta
Jose Antonio del Moralek euskal blogariak ETAren beldur dutela adierazi du eFindexen. Euskal blogari asko biltzen diren toki bat hau izanik, zein da zuen iritzia?
iruzkinak
Argi dago jende asko egongo dela "politikoki zuzenak" diren gauzak bakarrik esaten duena, baina bai ETAri edota orden establezituari beldurra izateagatik (edo biei). Pentsatzen duena libreki esaten duen jendea dagoen era berean. Edonola ere, ez dut uste ezberdintasun handia egongo denik blogetan eta kalean gertatzen denaren artean.
Nork mehatxatzen du adierazpen askatasuna hemen?
Zure galderari erantzunez, naiz eta ziur nagoen erretorikoa dela, nire ustez beren ideiarekin bat ez datozenak mespretxatu edota erasotzen duten GUZTIEK mehatxatzen dute adierazpen askatasuna.