Euskararen bideak informazio-teknologietan

[K&I] Euskarak informazioaren teknologietan urratu beharreko bideaz hitz egin du Andoni Sagarnak Euskaltzaindiko sarrera hitzaldian; euskaldunek dituzten mehatxuak eta aukerak aztertu ditu.
3 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Nahiko interesgarria web semantikoaren inguruan botatzen dituen mezuak. Batzuk jada lanean ari gara horretan! Ikuspegi interesgarria.
    teketen (e)k bidali du duela 390 egun 22 ordu 54 minututeketen
  2. #2   Interesgarria batez ere Euskaltzaindian gai hauengan interesa duenik badagoela jakitea. Eskerrak Andoni Sagarna euskaltzain izendatu zuten!

    Dioenaren inguruan, guztiz ados nago hizkuntzalaritza konputazionala eta lengoaia naturalen prozesamenduak duten garrantzia azaltzen duenean, nik ere horrekin bat egiten baitut erabat, baina tresnak hizkuntza jakin baterako prestatzen ari direla esatean ez nago ados. Gaur egungo joera tresnak eleanitzak izatearena da (horren eredu dira, adibidez, oso ezagun egin diren CLEF [1] konferentziak, CLIR sistemak [2], eta abar), eta tresna berbera baliatuz hizkuntza askorekin lan egitea da helburua. Eta ez bakarrik sistema eleanitzak garatuz, baita hizkuntzartekoak ere; hau da, nik bilaketa euskaraz egin, eta dagozkion emaitzak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jaso, adibidez.

    Arazoa, ordea, beste bat da: baliabideak; ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez... dauden corpus, tesauro eta baliabide guztiak euskaraz izatea da gure erronka nagusia. Tresnek hizkuntza guztiekin funtzionatu ahal izatea ez da hain zaila nire ustez, hori talde-lanarekin egiten da, zailena horiek elikatzeko eduki eta jakintza linguistikoa izatea da. Baina ondo goaz, poztu nau mezu honek :-)

    [1] http://www.clef-campaign.org

    [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntzarteko_informazioa_eskuratzea
    arkaitz (e)k bidali du duela 390 egun 22 ordu 24 minutuarkaitz
  3. artola (e)k bidali du duela 389 egun 21 ordu 35 minutuartola

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]