Kaskagorri eta GazteSarea audientzia nazionalera deitu dituzte bihar

Bihar goizean izan dira deklaratzera deituak Kaskagorri Bilboko Gazte Mugimenduaren Konpartsa eta Gaztesarea, Gazte Mugimenduaren ataria. Aurtengo Aste Nagusian burututako Kaskaerrepresaliatuen omenaldiaren harira, "enaltecimiento del terrorismo" eta "humillación a las víctimas" delitua leporatzen zaie.
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 17, boto anonimoak: 21

iruzkinak

  1. #1   Kaskagorriren aurkako eraso honen baitan, http://www.kaskagorri.org Gaztesareako zerbitzarian izatea, arrazoi nahikoa da kereila jartzailearen arabera Gaztesarea ere akusatzeko.

    Beraz, zerbitzaria Euskaltelekoa balitz Ardanza ere Auzitegi Nazionalera?
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 354 egun 47 minutugaztelumendi
  2. #2   "Bihar goizean" esaten denean, ze egunetako goiza da? Kaskagorriren webguneko ze eduki izan dira salaketarako motiboa?
    luistxo (e)k bidali du duela 353 egun 13 ordu 32 minutuluistxo
  3. #3   FreeGaztesarea

    Freekaskagorri

    Free Euskal Herria
    bideoak.info (e)k bidali du duela 353 egun 13 ordu 29 minutubideoak.info
  4. #4   Luistxo, gaur goizerako.

    Dirudienez Dignidad y Justicia elkartearentzat kaskaerrepresaliatuen argazkiak jartzea eta homentzea salagarriak dira.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 353 egun 12 ordu 9 minutuKoldotxu
  5. #5   Libre utzi dituzten arren, badirudi ikerketa agindu diola Guardia Zibilari epaileak.

    Gaztesarea aurrera!

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=258

    Informazioa batzen ari naiz blogean. Zerbait aurkitzen baduzu jarri lotura erantzunetan.

    Ukberri agerkari digitalean oso muntaia polita egin dute, muntaia hau salatzeko bide batez.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 353 egun 4 ordu 50 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]