Zergatik gara horrelakoak?

4 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 12

iruzkinak

  1. #1   Nik ez dut eztabaida horietan parte hartu baina xuriken deserozo dagoela ikusita erantzun bat eman nahi diot: edozein ekimen burutzen denean aldeko jendea aurkitu daiteke eta kontrakoa ere bai. Batzuk zure alde agertu daitezke arrazoi inozoengatik eta beste batzuk kritikak egin zentzu gehiegirik gabe. Beste batzuk aldeko edo kontrako argudioak emango dituzte gauzak ondo arrazoituz eta ekimenaren alde onak edo/eta txarrak nabarmenduz...

    Hau da, batzuk aurka agertzeak ez dauka zertan txarra izan behar. Euskaltuberi egindako harrera, batez ere bideo kopurua ikusita, ona izan dela uste dut. Jende guztia ez dagoela pozez txoratzen? Eta zer? Hori ez da inoiz gertatzen.

    Nik irakurri dudan gutxiagatik kritiketako bat webgunearen koloreengatik izan da. Niretzat webgune batetik koloreak kritikatzea egin daitekeen kritikarik sinpleena da eta ez dut uste analisi sakonagorik merezi duenik. ZingiZango blogean agertutako kritika gogorragoa da, baina Youtubeko erabiltzaile zahar batek kritika hori egitea logikoa ez ezik, espero zitekeela ere uste dut. Ez ditut testu guztiak irakurri eta egia esan gogorik ere ez daukat. Clint Eastwood-ek esan zuen bezala, iritziak ipurdiak bezalakoak dira, denok daukagu bat.

    Beraz, batek ala besteak esaten duenari hainbeste kasu egin beharrean, ekimena ona dela uste baduzu, eskertu itzazu animoak eta kritiketaz ikasten saiatu. Eta lanean jarraitu. Hobetzen.

    Nire ustez, ekimen bat aurrera ateratzeko lan mordoa egin ondoren gertatu daitekeen txarrena ez da kritikak jasotzea, inork kasurik ere ez egitea baizik.

    Euskaltube inork erabiliko ez balu, ez luke mereziko aurrera jarraitzea. Baina hori ez da kasua. Beraz, nire gomendioa (onartu nahi baduzu behintzat), lanean jarraitzea da, gai zaren einean erabiltzaileen konfidantza irabaziz (adarrik jo gabe, ideia eta proposamenei irekia agertuz eta ganorazko kritikak erasoen ordez gomendioak balira bezala hartuz). Guzti hauek esan ondoren, nirekin ez haserretzea espero dut...
    Txopi (e)k bidali du duela 859 egun 22 ordu 31 minutuTxopi
  2. #2   Aurreko iruzkinean ZingiZango esan dudanean TheInzidents aipatu nahi nuen. Jarritako estekak, artikuluak eta iruzkinak jarraitzen dut...
    Txopi (e)k bidali du duela 859 egun 17 ordu 41 minutuTxopi
  3. #3   Deseroso?

    Guztiz erratuta zaude. Goitik behera.

    Eztabaida honekin ez naiz deseroso sentitzen, kontrakoa baizik.

    Asko hausnartu dudan afera da eta beraz irrikatzen negoen kritika hori jasotzeko. Eztabaida mamitsua ekar dezakeelako, eta ekarri duelako.

    Eta eraso bezala ez ditut hartu ez Meneamen, ez 20minutosen ezta beste toki batzuetan egindako hutsal horiek, nola hartuko dut ba eraso legez hau? Idatzi ditudan mezuak ondo irakurtzen badituzu, ikusiko duzu eztabaida hori sustatzearen aldekoa naizela, eta halaxe aitortu niola hasieratik The Indezentsi. Eta horregatik bidali nuen posta Zabaldura. Jaso ditudan beste kritika batzuk aireratuz... Beraz, deseroso ez, Txopi.

    Azkenean Upategi batera ere joateko plana aterako da eta!

    Bestalde, esaten dituzunekin ados nago. Lanean jarraitu behar dela, komunikazioarena (horretarako sortu da bloga)...

    Igertzen da ez dituzula testu guztiak irakurri, tonua zuk azpimarratu nahi duzun hori ez dela konturatuko zara irakurriz gero.

    Kritikak egiteko aukera dagoen bezala, kritika horiei erantzunak jasotzeko prest ere egon behar da kritikatzen duena. Eta nik horixe egin dut.

    Anariren abesti batek dioen bezala, ez egin galderarik, "erantzunak entzuteko prest ez bazaude".

    Besarkada bat (gaineratuko dut, orain ere ez dezazun nire tonua gogortzat hartu. Serioa agian, oldarkorra ez).
    xuriken (e)k bidali du duela 859 egun 8 ordu 9 minutuxuriken
  4. #4   Haritz, orain hobeto ulertzen dut zure galderaren arrazoia. Eskerrik asko azalpenengatik.
    Txopi (e)k bidali du duela 858 egun 16 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]