Ikusgarritasunaren inguruan hausnartzen

Euskarazko komunitatearen gogoetekin jarraitzen dugu. Oraingoan baina, argibideak ematen dizkigu Arkaitzek (mutilmedia, zabaldu.com). Ikusgarritasuna zertan oinarritzen den, eta ikusgarritasun lokalak zer behar lukeen. Badirudi hari interesgarria, eta mezu kate edo sarea ari garela sortzen gai honen inguruan.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Iruzkin eta iritzi batzuk irten dira bai, kontu honen inguruan... Nik pare bat azpimarratuko nituzke. Meneamen bildua izeneko erabiltzaileak egindakoa, batetik[1], eta José del Moralek Teknopataren txokoaren gaztelerazko bertsioan utzitakoa bestetik [2]. Sarritan ahazten ditugun bi kontu aipatzen dira horietan.

    Lehenengoan, adibidez, bere burua euskalduntzat duen internauta batek dio "ez dela sarri euskarazko guneetan sartzen ez duelako bere gustuko gairik aurkitzen". Galdera ere botatzen du: non dago zientzia-fikzioa, non bideojokoak, non sexua ('titiak' dio berak) euskaraz? Hori dela eta, bat-bateko burutazio bi:

    Bat) Google eta enparauak oso ondo daude baina... euskaraz ez litzaiguke komeniko 'aurkibide' bat izatea? Dauden edukiak gaika ordenatuta aurkitzeko moduko zerbait? Aurki bere garaian izan zena baina 2.0ren garaira ekarrita? (Puntuazio sistema, erabiltzaileak editore...)

    Bi) Batzuetan iruditzen zait 'metablogging' gehiegi egiten dugula: gehiegi hitz egiten dugu blogosferaz, bipuntuzeroz eta abarrez... Ez da garaia gai horiek alde batera utzi eta blogosfera, euskara, euskal kultura eta abarrak ez diren beste gai batzuei ere eusteko? Ez dago euskaldunik Star Trek gustuko duenik?

    Enpin. larregi landu gabeko ideiak dira, beste bueltatxo bat eman beharko... lan orduetatik kanpo!

    [1]http://meneame.net/story/existe-comunidad-internauta-euskaldun#comment-4

    [2]http://es.teknopata.net/?p=13#comment-21
    joxe (e)k bidali du duela 869 egun 2 ordu 16 minutujoxe
  2. #2   Nik ere joxek aipatzen duen metablogging-aren inpresioa daukat. Uneoro ez ote gara 2.0ri buruz hizketan ari eta euskaraz ditugun eduki askotxo ez ote dira horretara mugatzen...

    Ongi dago 2.0ri eta geure buruari buruz hitz egitea, baina nik uste neurria hartu behar zaiola bestelako edukiei lekua uzteko eta gaien oparotasuna lortzeko. Horrek nik uste jende euskaldun gehiago erakarriko lukeela sarean euskaraz aritzera eta berarekin edukien sortzaile eta kontsumitzaile gehiago izango genituzke, gaien aniztasuna zabalduz.
    Julen (e)k bidali du duela 869 egun 1 ordu 54 minutuJulen
  3. #3   Metabloggingari dagokionez bide egokian gaudela uste dut blogak, wikipedia, informazio agente ezberdinak eduki anitza eta ez geek hori sortzen ari da. Normala da hala ere eta leku guztietan gertatzen da, informatikaren inguruko jendea izan da kasu honetan medioa ulertzen lehenengoa eta horregatik gai hauek dira arruntenak, bai hemen eta bai edonon. Eta hala ere, horretan ere euskal internetgintza ere kasu berezia da badago toki guztiak era zeharkako edo zuzen batean jotzen dituen gai ez informatiko bat dugu (fenomeno oso partikular bat) eta hori EUSKARA bera da. Norbaitek zioen bezala "euskaldun bakoitzak filogo txiki bat dugu gure barnean", ba nik akatu nahiko nuke nirea :-P

    Gauzak nahasten ari garela uste dut. Arkaitzek bere mezuan [2] ondo jo du. Bat da euskal komunitatea eta bestea ikusgaitasun hori, antzekoak izan badaitezke ez dira berdinak. Ikusgaitasuna lortzeko informazioa, jendea, edukiak egon behar dira eta hori batzuetan berez gertatzen bada ere (Ingelesa hizkuntza frankoaren kasuan) ez da gure kasua.

    Orain artean identitatearen bila egon gara eta komunitatea eraikitzen egon gara barne lan bat egiten egon garela esan daiteke. Gure sarea eraikitzeko beharra zegoen, kanpora goazenean euskal talde edo tokiak bilatzen ditugun bezala, interneten jende hori topatu eta hori biltzeko gune eta tresnak eraikitzen egon gara. Nire ustetan Arkaitzek botatako "definizioarekin" bat eginez lortu dugula uste dut eta [1] bideoak.info erabiltzaileak esandakoa ere sinatzen dut.

    Era berean, gure kanpo proiekziorako gure sarea kanpoko nodoekin elkartzen ere hasi gara influentziatzen eta influentziatuak sentitu gara eta erlazioak eraikitzen hasi gara medio global batean gaudelako. Horretarako askotan beste hizkuntza bat erabili behar izan dugu askotan, gaztelera (edo frantsesa) erabiltzen ditugun beste hizkuntza batzuk edota zuzenean ingelesa, (hizkuntza frankoa) txinatarrek egiten duten moduan. Eta horrela egin behar dugula uste dut.

    Arrisku bakarra dago orain, beste hizkuntza batean egin eta orain arte mantendu dugun barne lan hori ahaztearena. Nire aldetik erabakia argia da barne lana den kasuetan euskaraz egingo dut eta kanporako proiekzioa bakarrik behar dudanean kanpoko hizkuntza bat erabili (nire neurrien arabera hoberena) baina ahal den kasuetan euskara galdu gabe.

    Edukiak euskaraz sortu bai, era batean edo bestean bildu edo bilatzeko aukerak sortu bai, komunitatea zabaltzen jarraitu bai, ikusgaitasunari garrantzi handiagoa ematen hasi bai. Denari bai, frente guztietan lan egin behar dugu ez dago besterik.

    [1] http://es.teknopata.net/?p=13#comment-13

    [2] http://www.mutilmedia.com/?p=245

    (noizbait zerbait luzeago bat idazteko gelditzen dira ideia asko)
    teketen (e)k bidali du duela 868 egun 21 ordu 18 minututeketen
  4. #4   Kanpotik ikusita, aparatu hauen munduan ibiltzen ez naizen heinean eta solik pixkat katxarreatzen dudala onartuz, ez dut uste euskal komunitatean ikusgaitasun edo eduki sortze aparteko arazorik dagoenik. Beti iruditu zait internet munduan, orokorrean, edukiak sortzea lanabesak sortzea baino zailagoa dela, eta partehartzea ezinezkoa. Pertsona oso gutxik benetan sortzen dute eta askok voyeur moduan jarduten dute edo, asko jota, narzisista moduan (blogetan idazten dugun gehienok gure zilborestearekin idazten dugu). Badakit nire ikuspuntua oso ezkorra edo etsitua dela, baina, tira, urteetan ikusi, egin eta pairatu dudana da.

    joxe, zure bat puntuan, bildu daukagu, euskaraz dauden loturak horrela ageri dira. Agian etiketekin mesh antzeko bat egin baliteke... baina lana darama. Edo kategorizatu. Eztakit.

    metafisikaz berba egitea ondo dago... gero errealitatera itzultzen bagara.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 868 egun 19 ordu 2 minutuKoldotxu
  5. #5   Gogoeta hauek, eta dezentralizatuta ematen ari den eztabadia/gogoeta guztiak bildu.net-en batzeko proposamena jaurtiko dut hemen.

    Orain artekoak komunitatea etiketarekin bilduak daukde:

    http://www.bildu.net/tags/komunitatea
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 868 egun 18 ordu 40 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]