¿Existe una comunidad internauta euskaldun?

Galdera gaztelaniaz eginda dago. Euskaraz bota nion itauna, erantzun zuen, baina berak orain gogoeta hori haratago eraman du. Teknopatak badauka es bertsioa ere, eta interesgarria iruditu zait bere urratsa. Ezagutzen gaituzte, bagara? Ba al dago komunitaterik? Zer diote inguruan ditugun lagun, ezagun, lankide edo auzokideek?
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Oso interesgarria Joxeren hausnarketa.
    xuriken (e)k bidali du duela 873 egun 6 ordu 2 minutuxuriken
  2. #2   Eskerrik asko, baina, aukeran, euskarazko bertsioa zabaldu beharko genuke hemen, ezta? http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=231
    joxe (e)k bidali du duela 873 egun 5 ordu 37 minutujoxe
  3. #3   Nire ustez, saiatu beharko ginateke, gaztelaniaz ere bisibilitatea ematen gure argudioei, gure kezkei..

    Gogoan dut, euskaldunon bisibilitateari buruz Jabi Zabalak Interneteuskadin egindako gogoeta, eta ekarri zuen haria: http://www.interneteuskadi.org/blog/la-invisibilidad-del-ambito-tecnofilo-euskaldun/

    Alde horretatik, gurea sendotzen jarraitu, baina kanpora erakusteko ahalegin batzuk ere egin beharko genituzke, lantzean behin sikiera.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 873 egun 5 ordu 10 minutugaztelumendi
  4. #4   Ados, Patxi, eta horixe da zabaldutako idazki horren helburua. Neuri ere barrenak mugiarazi zizkidan Jabiren mezu hark... eta Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundako 'bat + hiru' hark ere bai.

    Asmoa baldin bazen euskarazko esparrua erdarazkoetan ikusgarri egitearen komenigarritasunaren inguruko eztabaida piztea, akuilu ona izan daiteke erdarazko mezua zabaltzea. Ni gehiago ari nintzen fijatzen mezuaren edukian: euskarazko komunitatearen existentzian, alegia.
    joxe (e)k bidali du duela 873 egun 4 ordu 46 minutujoxe
  5. #5   Niri behintzat zure erantzunak (euskaraz) eta gaztelaniazko post horrek -batez ere- ikusgarritasunaren inguruko gogoetara eroan naute. Horregatik ekarri dut Zabaldura. Bloga zenbait euskaldunek irakurriko dute, baina zure titularrari erreparatu ezkero... nola ikusten gaituzten, asko interesatzen zait, ikusten baldin bagaituzte, bederen.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 873 egun 3 ordu 52 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]