www.teknopata.net/?p=276
gaztelumendi (e)k bidali du duela 393 egun 4 ordu 15 minutu, duela 393 egun 2 ordu 55 minutu argitaratuta
Teknopatan irakurri ditugu Ben Goldacre doktorearen hamar aholkuak. Guk irakurtzea ondo dago, baina hobeto inguruko euskal hedabideetako arduradunek adi adi irakurriko balituzte. Alegia: Martxelo Otamendi (berria), Xabier Letona (Argia), Josu Juaristi (Gara), EITB osoa -Irratia, Telebista, eitb24.com...-, Herri aldizkariak, Aizu!, Nabarra, Herri irratia, irrati libreak, euskarazko irratiak... zenbat komunikabide euskaldun!
iruzkinak
Indymedia eta beste blog askotan (taldekakoak edo banakakoak) gai desberdinen adituek beraien esperientzia eta ezagutzetan oinarrituta analisiak eta era guztietako albisteak ematen dituzte. Informazio guzti hori nolabait aukeratu eta itxura egokia emateko era aurkitzen badugu (automatikoki edo/eta bolondresekin), hedabide potente bat lortu daitekeela uste dut. Zuek ez?
Horrelako hedabide bat, partaideek (irakurle-idazleek) kudeatu ahal izango lukete, diruz motibatutako langile beharrik gabe. Beraz, Gaztelumendik aipatutako hedabide korporatibo guzti horietaz aparte (gobernuarenak eta enpresenak), benetako herri hedabideak sortu ahal izango lirateke (irrati libreak bezalakoak baina askoz eraginkorragoak). Ametsetan ari naiz ala guzti hau laster heldu daiteke? Euskal Indymedia eta Zabaldu bezalako webguneak ez al dute bide hori jorratzen?
Teknologia berrien aukera paregabeei esker (edo beraien erruz) hedabide tradizioanak ez al daude trantze ederrean?
http://www.enpresadigitala.net/euskera/noticias/noticia_concreta.jsp?id=3028
Azken finean, irakurleen oharrek berri hori aberastu egiten baidute.