Bilatzaile akademikoak, OAIster, Microsoft, Google...

Eneko Astigarragak artikulu interesgarria idatzi du Prospektiban bilatzaile akademiko ezberdinen inguruan. Bertan, beste gauza batzuen artean, bilatzaile ezberdinetako emaitzen arteko alderaketa egiten du.
5 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 1

iruzkinak

  1. #1   Eneko, beti bezala, gauza interesgarriak eskaintzen. Agian, azken berrikuntza aipatzea ahaztu zaio: Gorka Palaziosen EHUUGLE. Helbide honetan topa dezakezue http://www.zopelana.org/ehuugle/
    Magic (e)k bidali du duela 869 egun 14 ordu 37 minutuMagic
  2. #2   Magic, ikusi al duzu EHUUGLEk zer berrikuntza dakarren?? Sustatun jendea galdezka ari da...
    sei (e)k bidali du duela 869 egun 13 ordu 31 minutusei
  3. #3   Aupa Magic, mertxi.

    Ez, ahaztu ez. Ikusi eta frogatu dut Ehuugle. Izan ere, berria zelako, Sustatun publikatu genuen Gorka Palaziosen aplikazioari buruzko albistea: http://www.sustatu.com/1145536551 . Baina Filoblogiako Ricardo Gomezi eta beste batzuei gertatzen zaien bezala, nik momentuz ez diot aurkitu aparteko erabilgarritasunik Ehuugleri. Googleren web bilatzaile orokorrak eskaintzen dituen emaitza berdinak ematen ditu.

    Ez dakit, agian izango du erabilgarritasunen bat, baina ez diot aurkitu. Zuek bai?
    eneko (e)k bidali du duela 869 egun 13 ordu 25 minutueneko
  4. #4   Aurreko erantzuna idazten nengoen bitartean Sei-k galdera berdina egin du :-)
    eneko (e)k bidali du duela 869 egun 13 ordu 8 minutueneko
  5. #5   Bai, arrazoi osoa duzue. Nik ere ez nion aparteko erabilgarritasunik aurkitzen. Bakarrik, "bertako produktuak" aipatzeagatik egin dut hiruzkin hori. Ziur nago, Gorkaren ahalmena ezagututa, erabilgarritasun ugari izango duela baina nik ere ez diot aurkitu.
    Magic (e)k bidali du duela 869 egun 10 ordu 28 minutuMagic

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]