Donostia 1813ko abuztuaren 31n. Antonio Mendizabal, pskiatra

Hitzaldia emango du Antonio Mendizabalek, asteazkenean abuztuak 29, 19.30ean, Donostiako udal liburutegian, S. Jeronimo kalean. Sarraski eta hondamendi izugarri hura, etxe guztiak (600) lapurtuak, 500 banan banan propio kiskalita, neska, emakume eta amona guztiak egunetan bortxatuak, 1.000 bat donostiar (Auñamendi) erailak, 1.600 Donostiako familia lurjota, honela gertatu zen:
2 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 3, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Hitzaldi zoragarria, arrakasta itzela, arratsaldeko 7etarako (hasiera baino ordu erdi lehenago) S. Jeronimo udal liburutegiko ateak itxita zeudela oraindik eta euria ari zuelarik, jende ilarak bi kaleko luzera zuen... atea zabaldu ahala berehala bete zen aretoa 160 lagunekin, udaletxeko arduradunek ateak itxi behar izan zituzten eta jendea bidali behar izan da leku faltan.

    19.30ean Antonio Mendizabalen hitzaldia hasi da eta 21.30ean bukatu, emozio eta intentsitate handiz; baloraketa beste baterako utziko dugu, grabatuta baitugu.Nabarmena da jakin mina ikaragarria dagoela Donostian behintzat.

    Autokritika pixka bat ere behar da eta akatsak ere izan dira jakina, euskaraz ez egitea handiena eta aretoa txikiegia gelditu dela jendea kanpoan gelditu delarik.

    Bat bateko hausnarketa xume bat egin nahiko genuke; lehen ondorioa da bitarteko oso urriekin eta ia aurrekonturik gabe, amarauna eta kartel sinple batzuk itsatsita gaitasuna dagoela hitzaldi txukun bat antolatzeko eta 200 lagunekin betetzeko aretoa Donostian behinik behin honek duen ondorio mediatikoekin hedabidetan... Bitarteko hauek gaur egun edozeinen eskuetan daude.

    Eskerrik asko Berria, Gara, Irutxuloko Hitzari (irratiei...) eman diguten laguntzagatik eta udalari aretoa uzteagatik. Sarean zabaltzen lagundu diguzuenei ere eskerrak.

    Esperientzia baliagarria izango zaizuelakoan, animo eta aurrera iniziatiba berriekin. Oraindik amarauna eta hitzaldiak (besteekin batera) ideia berriak zabaltzeko bide egokia delakoan.

    Antolatzaileen izenean.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 411 egun 9 ordu 29 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Eskerrak zuei egiten ari zareten lanagatik: gure historia, moldatu gaituena, ez galtzen edo desitsuratzen utzi. Ezin izan nintzen hitzaldira jun, baina hitzaldi batera horrenbeste jende jutea arrakasta da: momentu aproposa eta leku aproposa: horrela egin behar da lan. Hurrenarte.
    brodatzen (e)k bidali du duela 411 egun 8 ordu 26 minutubrodatzen

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]