Zalantzak GIB birusa eta HIES gaixotasunaren arteko erlazioaz

GIB delako birusa (HIV ingelesez) benetan esistitzen al da? Horrela izanda ere, ziur egon gaitezke HIES delako gaixotasunaren (AIDS ingelesez) sortzailea dela? Zientifiko batzuek ez daukate hain argi eta beraien arrazoiak hemen irakur daitezke.
iruzkin 1etiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 4, boto anonimoak: 2

iruzkinak

  1. #1   HIESaren "sinesgogorrak" (edo eszeptikoak) noiz behinka berripaperetan ateratzen dira; gehienetan, uda garaian periodikoetako orrialdeak zerbaitekin bete ahal izateko.

    Ematen dituzten arrazoiak erabat peregrinoak dira: Komunitate zientifikoak zergatik ez die batere kasurik egiten? Ba, konspirazio paranoiko batean jende guztia beraien kontra dagoelako (hauxe da pseudozientzia guztien oinarrietako bat). Zergatik zabaldu da HIESa hainbeste homosexualen artean? Ba, hauen artean jarduera sadomasokistak oso zabalduak daudelako, eta hala, pertsona hauen sistema inmunitarioa kaltetzen delako. GIBa asmazioa omen da, eta beraz, HIESa ez da odolaren bidez kutsatzen...

    Gauza bat bakarrik: Teoria hoiek gaixoei botika generikoak ukatzeko erabili dira Hirugarren Munduko herri askotan. Mbeki Hegoafrikako presidenteak, esate baterako, birusik ez delako aitzakia erabili zuen, hain zuzen, birusak kutsatutakoei dirulaguntzak ukatzeko.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 410 egun 18 ordu 26 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]