www.runasimipi.org/PresentacionAbiWordAymara.html
Txopi (e)k bidali du duela 353 egun 12 ordu 38 minutu, duela 353 egun 9 ordu 46 minutu argitaratuta
Aimara hizkuntza 2,2 miloi amerikarrek hitz egiten duten hizkuntza murriztua da. Testu-tratamenduko programa hau software librea denez, inongo enpresari erregutu beharrean, erabiltzaileen talde batek zuzen-zuzenean burutu du itzulpena. Hizkuntza honetan terminologia informatikorik ez zegoenez, hitz eta kontzeptu ugari garatu behar izan dituzte. Oso proiektu polita eta arrakasta argia software librearentzat eta aimararentzat. Zorionak Boliviako, Peruko eta Txileko hiztunei!
iruzkinak