Gaztelerazko wikipediari kritika

Gaztelerazko wikipedia Italiar mafia modura funtzionatzen du. Sarritan objetibotasuna galtzen da, eta kutsu ideologikoa (espainola noski) nabaritzen zaie.
10 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 15

iruzkinak

  1. #1   Autobombo, Espartzin!
    txokolarte (e)k bidali du duela 500 egun 8 minututxokolarte
  2. #2   Artikuluak dioena egia da. Sarritan bisitatzen ditut euskal historiari buruzko artikuluak, eta atentzioa deitzen du nola gaztelaniazko artikuluetan "vasco" hitza desagertuta dagola, beste hizkuntzetan (ingelesean kasu) konplexurik gabe erabiltzen delarik.
    galustiza (e)k bidali du duela 499 egun 16 ordu 17 minutugalustiza
  3. #3   #1 Ni autobomboaren aldekoa naiz. Blogak dauzkazuenok, zabaldutarrentzako interesgarria izan daitekeen zerbait prestatzen baduzue, zergatik ez zuek zuzenean aipatu? Lagun bati mezu bat bidali behar zaio berak zabaldu dezan eta jendeak kritikatu ez dezan? Ezkutuko erabiltzaileak sortu behar dira? Norbaitek kasualitatez eduki hori aurkitu eta zabaldun argitaratzeko gogoa eta denbora izan dezan itxaron behar da?

    Edukia benetan interesgarria bada, bozkak jasoko ditu, eta ez bada, ez ditu jasoko. Zer ikusi dauka edukiaren egilea eta albistearen igorlea pertsona berdinak izatea? Egileak dira norberen blogak ondoen ezagutzen dituztenak, beraz, interesgarria den zerbait landu dutenean beraiek zabaltzea iruditzen zait naturalena. Edukia interesgarria ez bada, ez ditu argitaratua izateko bozkak jasoko eta listo. Ez?
    Txopi (e)k bidali du duela 499 egun 14 ordu 14 minutuTxopi
  4. #4   Erabat ados txopirekin.
    txerren (e)k bidali du duela 499 egun 12 ordu 30 minututxerren
  5. #5   Harira etorriz, ez al dago aukerarik Wikipedian bertan Espainiako liburuzainen jokaera salatzeko?
    joxe (e)k bidali du duela 499 egun 10 ordu 56 minutujoxe
  6. #6   Ez da bakarrik Euskal Herria, Katalunia eta Galizia bakarrik. Irakurri "Israel" artikulua, flipatzeko modukoa da. Gainera, koma bat aldatzen saiatu eta "antijudío" zarela esaten dizute.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 499 egun 9 ordu 55 minutuAmonamantangorri
  7. #7   Euskarazko wikipediarena beste kontu bat da. Hizkuntza aldetik penagarria eta edukia... Ikusi hau: http://eu.wikipedia.org/wiki/EGI
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 499 egun 9 ordu 50 minutuAmonamantangorri
  8. #8   @Amonamantangorri Wikipedia guztietan bezalaxe akats ortografikoak, gramatikoak,... egiten dira. Hizkuntza guztietan gertatzen den bezalaxe, artikulu batek zenbat eta aldaketa gehiago izan, eta zenbat eta erabiltzaile gehiagok parte hartu, kalitate hobea izateko joera du. Euskarazko Wikipediak beste batzuek baino erabiltzaile gutxiago ditu, eta hobekuntza horretan aurreratzeko denbora gehixeago beharko du, noski, baina nik uste dut bide onean doala. Zuk aipatutako EGIren artikuluak duela egun batzuk akats ugari zituela ikusi berri dut, baina kasu honetan zuk zeuk aldaketa batzuk egin ondoren askoz itxura hobea hartu du. Hori da Wikipediaren ezaugarrietako bat, abantaila edo desabantaila moduan kontsideratu daitekeena, baina hortxe dago. Hori da Web 2.0.

    @Txopi konforme nago diozunarekin. Norberak idatzitakoa besteentzako zabaltzea interesgarri izan daitekeela kontsideratu daiteke sarritan, zergatik ez. Arazoa beste bat izaten da batzutan; norberak idazten duen guztia, eta besterik ez, zabaltzen duenarena kontsideratzen dut nik autobombo. Bestela, iturri guztietako albisteak zabaldu, eta noizean behin bereak ere zabaltzen dituen erabiltzaileak ez nuke esango autobomborik egiten duenik.
    arkaitz (e)k bidali du duela 499 egun 9 ordu 25 minutuarkaitz
  9. #9   Kontu honekin duda batzuk etorri zaizkit. Hizkuntzaren esparru geografiko-politikotik kanpo dauden hainbat leku izendatzeko hitz, idazkera eta ahoskera ezberdinak sortzen dira hizkuntza ezberdinetan, exonimoak edo, bertako hizkuntza ofizialeko izendapen ofizialekin bat ez datozenak. Kasu ezagun bi: London (en), Londres (eu, es, fr), Londra (it) edo Lisboa (p, eu, es), Lisbon (en), Lisbona (it), Lisbonne (fr.). Hainbat eta hainbat dira. Euskaltzaindiak ere euskarazko exonimoen zerrenda egin du.

    Gaztelaniazko wikipediako izendapen horiek (Lújua, Galdácano...) ez dira azken batean gaztelaniazko "exonimoak", izendapen ofizialean eraginik zertan eduki ez dutenak? Ez dakit gaztelaniaren akademiek zer dioten, baina argi dago gauza bat dela exonimoa eta beste bat izen ofiziala. Hau da, Londresko udalerrian "London" irakurriko da seinale "ofizialetan", nahiz Ingalaterratik kanpo (eta berton ere bai akaso) milioika lagunek beste era batera esan-idatzi.

    Eztabaida interesgarria duda barik, eta konplexua. Ez ahaztu euskaraz ere erregistro eta leku batzuetan Bitturi, Kastillo (Artea), Bilaro, Plaentxi eta Mondragoe ditugula adibidez.

    Badakizue: "Zelako festak Bitturin!" eta "¡Vaya jayas que hay en Gasteiz!" ;)
    benito (e)k bidali du duela 499 egun 8 ordu 2 minutubenito
  10. #10   Aupa Arkaitz:

    Onartu behar dut Wikipediako EGIren artikuluan pixkat bihurria izan nintzela, baina artikuluaren lehen bertsioa egin zuenak asuntoa "a huevo" utzi zidan. Ez dakit zenbat bibliotekario (edo liburuzain) euskaldun izango diren hor, baina denbora dexente igaro eta ez du inork zuzendu, jarri nituen astakeriak jarrita.

    Ez da kritika bat, interesa duenak lan egin dezan abisua baino ez.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 499 egun 3 ordu 46 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]