www.escolar.net/MT/archives/2007/07/el-juez-del-olmo-secuestra-el-juev...
Magic (e)k bidali du duela 370 egun 23 ordu, duela 370 egun 22 ordu 15 minutu argitaratuta
Adierazpen askatasunaren adibide bikaina. Felipe eta Letizia printzeak protagonistak dira aldizkariaren azalean eta iraingarria delakoan, kioskoetatik kentzea erabaki du. Honekin, propaganda ikaragarri eta azala sare osoan zehar zabaltzea besterik ez du lortu. Era guztietako erreakzioak eragin du albiste honek, baina bikainena Guillermorena (azalaren egilea) izan da: eskuineko eskua moztu diezadatela!!! - bere egoera Marroko edo Arabia Saudirekin parekatuz -. Nacho Escolarren blogean irakurri dut albistea eta bere esteka jarri dut.
iruzkinak
Guzti honen ondorioz, aldizkaria inoiz baino gehiago zabaltzea lortu dute
http://www.elpais.com/articulo/espana/fiscal/ordena/desconectar/web/Jueves/elpepuesp/20070722elpepunac_5/Tes
Behin-behineko neurriak direla suposatzen da (egun gutxiren barruan aldiskaria normaltasunera helduko da, ez beste euskal egunkari batzuk bezala) baina ekintza hauen larritasuna ezin da alboratu. Webgune hori ixten badute, gero irudi horren kopia egin duten webgune guztien aurka joango dira? Mahoma bonbazale bat erakuztea barregarria da baina printze bat txortan erakuztea irain barkaezina da? Ideia baten aurka indarra erabiltzen duenak ez al du bere ideien ahulezia erakuzten?
Eta zer gertatzen da umorearekin? Ez al zen umorea gizakiaren berezitasun bat? Norbait iraindua sentitzen bada ez luke berak zalaketa egin behar? Galdera asko eta uste isain gehiegi.