Euskadiren garaipena Venezuelan

Euskadiko selekzioak Venezuelakoari irabazi dio.Beste urrats bat ofizialtasunaren bidean
5 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Eta galduz gero, zer izango zen ofizialtasunaren bidean atzerapausoa? Mesedez, seriotasun apur bat gehiago.
    xiber (e)k bidali du duela 442 egun 16 ordu 29 minutuxiber
  2. #2   #1 Nik urrats moduan ikusten dut partidua bera, ez garaipena. Albistean egindako aipamena bi moduetan ulertu daitekeela uste dut, baina bi aipamen ezberdin bezala kontuan hartu beharrekoak dira nire ustez: 1. Euskal Selekzioak Venezuelaren aurkako partidua irabazi du, 2. Partidu hau beste urrats bat da ofizialtasunerako bidean.
    arkaitz (e)k bidali du duela 442 egun 16 ordu 16 minutuarkaitz
  3. #3   Xiber, albistean inolako txantxarik ez dago.Neure esaldietan puntu bat dagoela uste dut, ohartu zara? Dena den, Arkaitzek oso ondo azaldu duelakoan nago.
    felipe (e)k bidali du duela 442 egun 15 ordu 30 minutufelipe
  4. #4   Euskadi ala Euskal selekzioa esan beharko genuke? Badago adostasunik selekzioaren izaeraren gainean? Euskal Herria ordezkatzen duenik ezin esan, ezta?

    Eztabaida polita izan daiteke agian.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 441 egun 21 ordu 32 minutugaztelumendi
  5. #5   #4 Nafarrek eta Ipar Euskal Herritarrek ere parte hartzen dutenez Euskal Herria ordezkatzen du. Ofizialki Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoko selekzio bezala aurkeztu beharra dagoen arren, jokalariak Euskal Herri osotik hautatzen dira.

    Kataluniar Selekzioarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Historikoki Kataluniatik kanpoko Herrialde Katalanetako jokalariekin egin izan dituzten deialdiak, baina beti ere Kataluniako Selekzioaren izenpean. Azkenaldian, esate baterako, Albert Celades andorrarra deitu izan dute selekziorako, eta ez da Kataluniakoa.

    Izena autonomia erkidegoari lotuta joan ohi da, baina jokalariak herrialde historikoari. Hala ulertzen dut nik...
    arkaitz (e)k bidali du duela 441 egun 21 ordu 17 minutuarkaitz

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]