Anasagasti PPkoekin batera Chavez-en aurka Madrilen

Sozietateen zerga jaisteko edo iraultza bolivartarra-ren aurka jotzeko izan, eskuinak sekulako gaitasuna du elkarrekin aritzeko bere klase interesak arriskuan daudenean.
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Hoberena argazkia ikustea da, bertan PPko Jorge Moragas-en ondoan ageri da. Jorge Moragas hau FAES-eko Harreman Internazionalen Zuzendaria da, eta ezaguna egin zen 2004 urtean Kubara turista bisatuarekin sartzen saiatu eta kanporatu zutenean. Bloga ere badauka: http://blogs.periodistadigital.com/jorgemoragas.php

    Kasu honetan EAJ-k bere benetako aurpegia erakusten du. Gogoratzen ze postura hartu zuen EAJ eta EITB-k Chavezen aurkako estatu kolpea izan zenean?
    birasuegi (e)k bidali du duela 545 egun 10 ordu 31 minutubirasuegi
  2. #2   Hau omen zen espainiar faxisten maxima bat: "antes una España roja que rota"

    Hau da espainiar sasiekertiarrena: "antes una España fascista que rota"

    Hau da Imaz eta bere nagusiena: "antes una Euskal Herria rota que roja"

    Ekuazio horren emaitza da independentzia eta sozialismoa helburu dituen mugimenduaren aurka batzeko arrazoia. Indarkeriak ere batzen ditu, beraien etekinak lortzeko zein erantzunak ixiltzeko erabiltzen dutena: ez da sortu eta ez da sortuko horrenbeste sufrimendu eta horrenbeste biktima eragingo dituen talde "terroristarik".

    Bakea nahi duenak hor du benetako aurkaria.
    dina (e)k bidali du duela 545 egun 9 ordu 47 minutudina
  3. #3   Chavezen sasi-diktadura salatzea ez dago gaizki. PPkoak ondoan jartzen badira, gaitzerdi.

    Behin baino gehiagotan atera nahi kalera ETAko faxisten hilketak salatzera, eta PPkoak nire alboan egon dira.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 545 egun 5 ordu 15 minutuniunainaiz
  4. #4   Sasi-diktadura? Venezuelar herri guztiari (eta ez dirua duen %20-ari) bizitza politikoan parte hartzen utzi dion gobernua diktatoriala da? Herri guztiarentzat balio duen konstituzioa bultzatu duena, munduan dagoen aurreratuena seguruenik, eta kontsulta bidez Presidentea nahi denean aldatzeko aukera ematen duena.

    Beraz benetako demokratak dira Estatu Batuen laguntzarekin hauteskundetan gehiengo handi batez aukeratutako Presidentearen kontrako estatu kolpea antolatzen dutenak, edo erositako komunikabideen laguntzaz Estatuaren diru iturri nagusia den petroleoaren negozioa itotzen saiatzen direnak, horrela programa sozial garrantzitsuak eta osasun sistema unibertsal berria geldiaraziz.

    Badakit PP-koek hori pentsatzen dutela, nahiago nuke EAJ-koek horrela ez pentsatzea, baina argi dago batzuk zeinen alde dauden
    birasuegi (e)k bidali du duela 545 egun 3 ordu 11 minutubirasuegi
  5. #5   Diktadura? segun ze informazio darabiltzun.

    1. Orain dela denbora puska bat, TVEk eta CNNk, Mexikon eta Brasilen izandako kale-istiluen irudiak hartu eta Venezuelan gertatuak balira bezala aurkeztu zituzten. Gero barkamena eskatu zuten, inork ez aditzeko moduan.

    2. Duela urte batzuk, oroitzen ez bazara, El País, El Mundo eta eskuin zein ezker, Espainiako hedabide gehienak, estatu golpe baten alde jarri ziren. Orain Venezuelan "itxi" berri den telebista katea erregimen golpistaren boza izan zen. Chavez diktadore estalinistak ez zuen telebista katea itxi, beste gauza bat baizik. Emititzeko lizentzia bukatu arte pazientziaz itxoin eta seinalea beste telebista-kate bati eman zion, emisora itxi gabe. Kate horren zaborra nolakoa den ikusi nahi baduzu, satelitez eta internet bidez ikus dezakezu.

    Zer iritzi ote du Anasagastik (eta bere neguritar familia ustelak) Chavez iritsi arte Venezuelan jaun ta jabe bizi ziren mafioso taldearen inguruan?
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 544 egun 13 ordu 49 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]