Ubuntu 7.10 alfa 1 probatzeko prest

Ubunturen hurrengo bertsioa aurtengo urrira arte espero ez bada ere, Gutsy Gibbon (horrela deitu behar da) bertsioaren lehenengo alfa atera berri dute; blogean bertsio berri honen hobekuntzak azaltzen dira. Jeisteko hemen: http://www.ubuntu.com/testing/tribe1
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Titularra aldatu dizut, 'dastatzeko' --> 'probatzeko'. Dastatu janariarentzako erabiltzen da.
    arkaitz (e)k bidali du duela 978 egun 7 minutuarkaitz
  2. #2   jejej, ados Arkaitz
    aingeru (e)k bidali du duela 978 egun 4 minutuaingeru
  3. #3   #1 orain aurkitzen ez dudan arren ubunturekin asko erabiltzen da 'dastatze' hitza, bertsio ezberdinei (kubuntu, xubuntu...) 'zapore' (flavour) ezberdinak deitzen zaielarik. Ondorioz ez dut hain gaizki ikusten 'dastatzeko' jartzea.

    Begira jarraituko dut ea adibideren bat aurkitzen dudan.
    logaritmo (e)k bidali du duela 977 egun 18 ordu 55 minutulogaritmo
  4. #4   #3 ubunturekin ala GNU/Linux banaketekin? Ze zaporeen kontua ubunturen ideiaren aurretik maiz jan dugun zerbait da...

    Eta beno, berriaren inguruan, ALPHA egoeran dagoen softwarearen inguruan berri ematea pixkat arriskutsua iruditzen zait.. baina tira.. bakoitzak jakingo du :-)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 977 egun 18 ordu 40 minutuHey_neken
  5. #5   Ubuntumania. Ubunturen alpha eta beta bakoitzarekin albiste bat egingo dugu, ala? Nik ere pairatu nuen gaixotasun hori, baina orain apur bat aspertzen hasia naiz.

    Beno, ulertzekoa da, gaixotasuna ez dugu denok aldi berean jasango, eta bitartean honelako albisteak idatziko dira zabaldu.com-en. Kontua da botua ematen diogun ala ez. Momentuz 8 boto daramatza, eta zabaldu.com-en azalera pasatu da, beraz, seinalea oraindik zabaldu.com jarraitzen duen jende askori interesatzen zaiola. :-o
    asiersar (e)k bidali du duela 977 egun 9 ordu 48 minutuasiersar
  6. #6   #4 Nire buruari erantzuten. GNU/Linux banaketez gain baditugu beste hainbat zapore ere, *BSDak kasu.

    #5 Ubuntumania, zuk esan duzu. Ez zait batere gaizki iruditzen ubunturen aldeko kanpaina egitea zentzuz egiten bada, baina azken aldian dena Ubuntuk egina duela dirudi...
    Hey_neken (e)k bidali du duela 977 egun 8 ordu 4 minutuHey_neken

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]