Google Maps-en APIa erabiliz mundua argazkiz betetzeko gune kolaboratiboa da Panoramio. Arrakasta izan du sistema honek, eta Euskal Herriko argazki batzuk ere gehitu dituzte jada (
http://www.panoramio.com/map/#lt=43.006656&ln=-1.903381&z=8&k=2&a=1&tab=1). Zenbatekoa ez dakigun arren, Googlek eskuratu duela jakinarazi digu Luistxok bere blogean. Panoramioren webguneko azalean (
http://www.panoramio.com) bertan ere argitaratu dute albistea.
iruzkinak
http://blog.last.fm/2007/05/30/lastfm-acquired-by-cbs
Mundu kapitalista hontan eboluzio logikoa dirudienez. Arrain handiak jaten du txikia. Egia esan, startup hauek independiente diren artean aire jatorragoa dute. Badakizu, Arkaitz, Zabaldu.com EITB edo Diariovascori saltzen ez diozuen artean hemen jarraituko dugu.
Barkatu horren berandu erantzuteagatik. "Horrenbeste poza" aipatu nuenean Zabaldu-koa baino, albiste hau nuen gogoan(http://eibar.org/blogak/teknosexua/164).
Ez dut inolaz ere zalantzan jarri nahi izan bere albiste izaera, nahiz eta mundu horri buruzko nire ezjakintasunagatik agian bere neurrian ez baloratu. Nire asmoa zen informazio horri berari buruzko eztabaida piztea Txokolartek hartu bidetik.
Enpresek ekarpen onuragarriak egin ditzakete, euskera zabaltzeko adibidez, baina batzuetan iruditzen zait zaku "guay" berean sartzen direla bestelako komunikazio eta bestelako mundu baten alde borrokatzeko saioak eta merkatuaren logikan, bere ondorio guztiekin, erabat txertatuak dauden dinamikak.
Ez naiz ni hasiko inoren poza epaitzen, bakarrik esan nahi dut "arrain handiak txikia jaten duenean" intuizioak alertan jarri eta betiko galdera dakarkit burura: nork irabazi eta nork galtzen du honekin? Besterik ez. Laster arte.