www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=20908
aingeru (e)k bidali du duela 511 egun 13 ordu 1 minutu, duela 511 egun 12 ordu 10 minutu argitaratuta
[K&I]Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ezker abertzaleko politikari historikoak Aralar alderdia utzi du, Euskadi Irratiak esan duenez. Bi arrazoi izan ditu horretarako hark, irratiaren arabera: Aralarrek duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ETAren biktimen ekitaldian parte hartu izana eta maiatzaren 27ko hauteskundeetarako EB-Berdeekin koalizioa osatu izana.
iruzkinak
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/05/38902.shtml
Espero bezala, hori egiteagatik kritikatuak izan dira. Beraz, kritikak barra-barra
Alderdia utzi izana normala da, urtero jende askok uzten ditu alderdiak eta jende berri asko sartzen da. Guztietan.
Kritikaren-kritikak, ondokoarekin nola edo hala deman egotea, argumentu gabeko sasi-kritikak (aldatu egin duzu txaketero!) eta politikan maiz ikusten diren ikuskizun negargarriak dira batzutan barregura (ez poza) sortarazten didatenak.
Badakizu, barre, negar ez egiteagatik; gauzei, behar baino garrantzi gehiagorik ez emateko; etsitasunak jota seko ez geratzeko erantzun psikologikoa... Ulertzen orain?