HD-DVDak Linuxen ikusteko gakoa argitaratzeagatik iskanbila galanta

Atzo, pertsona batek bideo formatu berri honetan dauden filmeak eta abarrak ikusi ahal izateko behar den gako ezkutua atera zuen (09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0). Albistea Digg.com-en argitaratu zuen, baina webguneak copyright arazoak (!) ei zirela eta informazioa ezabatu egin zuen. Sortutako istiluaren inguruko datu gehiago iruzkin batetan jarriko ditut...
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Aupa,

    Gakoa (giltzaren ordez) apirilaren 30an argitaratu zen eta oraingoz dirudienez jatorria ezezaguna da (oraindik ezin da ziurtatu leak bat edo kalkulatua izan den).

    Digg-ekoek erantzun dute: http://blog.digg.com/?p=74 (ez dutela berriz ezer ezabatuko honen inguruan).
    Hey_neken (e)k bidali du duela 1014 egun 6 ordu 44 minutuHey_neken
  2. #2   Digg-eko editoreek albistea eta erabiltzailea ezabatu zutenean, igortzaileak albistea berriro bidali zuen eta 15.000 bozka baino gehiago jaso zituen egun bakar batean!

    Albiste horren kopia (iruzkin guztiekin):

    http://www.cjmillisock.com/extras/digg/SpreadThisStory/Spread_This_Number_Again.htm

    AEBetako programatzaileak bere blogean gai honi buruz argitaratutako testu bat:

    http://www.cjmillisock.com/2007/05/how-i-got-banned-from-digg.html

    Digg-eko editore batek jabetza intelektuala apurtzeagatik informazioa kentzeko abisua jaso zuela azaltzen du:

    http://blog.digg.com/?p=73
    Txopi (e)k bidali du duela 1014 egun 6 ordu 43 minutuTxopi
  3. #3   Hey_neken, Arturo Quirantesek bere kriptografiako buletinean azaltzen du programatzaileak nola egin zuen:

    http://www.cripto.es/enigma/boletin_enigma_50.htm#3

    "¿Cómo recuernos lo consiguió? Según cuenta él mismo, lo primero que hizo fue empollarse las especificaciones AACS (recordemos, están en http://www.aacsla.com/specifications/specs091/AACS_Spec_Common_0.91.pdf). Intentó ver si Km estaba en la memoria del ordenador (de ahí sacaron las TK poco antes, ver el boletín pasado), pero no le aparecía cuando hacía un volcado de memoria. El motivo era que, una vez calculado el VUK (ver Paso 2), la clave de medio Km era innecesaria, así que se borraba de la memoria. Inteligente medida. Pero inútil, porque arnezami se limitó a usar un programita para ralentizar el reproductor. En el momento en que aparecía a escena la clave de medio, !botón de parada! Volcado de memoria, y !ya tenemos el premio! Asombroso."
    Txopi (e)k bidali du duela 1014 egun 6 ordu 35 minutuTxopi
  4. #4   Hey_neken:

    Arrazoi osoa daukazu: "gakoa" da hitz da zuzena. Albistea zuzendu dut. Eskerrik asko :-)

    Gako hori kalkulatu zen egunari buruz, egia esan ez nekien apirilaren 30ean kalkulatu zuenik. Ziurra dena atzo digg-en argitaratu zuela da. Zehaztasun falta hau parkatzea espero dut...
    Txopi (e)k bidali du duela 1014 egun 6 ordu 5 minutuTxopi
  5. #5   Txopi,

    Ezer ez dago barkatzeko! Nire "jatorria ezezaguna da" ere... ;)

    Bion artean forma hobea eman diogu berriari eta azken finean hau da garrantzitsuena ;)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 1014 egun 5 ordu 52 minutuHey_neken
  6. #6   Eta hona hemen hedabide tradizionaletan albiste hau emateko bi modu nahiko desberdin.

    Lehena, El País: "...varios de sus usuarios empezaron a atacar el site como protesta ante la eliminación de una noticia..."

    Atacar, atacar, atacar... ze gaiztoak.

    http://www.elpais.com/articulo/internet/portal/Digg/atacado/propios/usuarios/elpeputec/20070502elpepunet_1/Tes

    Bigarrena, BBC: "As quickly as stories relating to the issue were removed, they were re-submitted in their thousands"

    Albistea berriro bidali zuen jendeak hainbat aldiz errepikatuta, eta albiste berri hauek masiboki bozkatuak izan ziren.

    http://news.bbc.co.uk/2/hi/technology/6615047.stm
    asiersar (e)k bidali du duela 1014 egun 30 minutuasiersar

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]