Euskal Herria hiru zatitan, web direktorioetan ere

Honez gero direktorioek galdu dute Interneten hasieran zuten indarra eta neurri handi batean gure errua ere da egoera hau, dmoz.org direktorioa utzita daukaglako, baina pena eman dit ikusteak dmoz.org-en ere Euskal Herria hirutan zatituta dagoela. Zabaldun ba ote dabil dmozen zereginik duen norbait?
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Euskaldunona da kulpa guztia. Hori egiten utzi dugun euskaldunona. Eta batez ere, elkarrekin lan egiteko adorerik izan ez dugun euskaldunona. Albokoa entzun, ondokoari eskatu, besteari esan... eta euskaldun bezala estrategia amankomun bat eduki ez dugulako.

    Aurki.com bilatzaile izateari utzi zionetik... maldan behera joan dira Dmoz.org horretako kriterio batzuk. web 2.0 eta hainbat lilura gehiago; blogak, blogosfera, cms-ak, mapak, youtube... gurea dena ahaztera eroan gaitu apika.

    Serio berba egin beharko genuke gai hauetaz. Inoiz ez delako berandu.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 504 egun 59 minutugaztelumendi
  2. #2   Atal honek editorea behar du, ez du esaten ba? Atal horrek editore ON bat behar du. Berriaren Estilo liburua irakurrita duena, hasteko.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 504 egun 57 minutugaztelumendi
  3. #3   Nik aspaldi bidali nuen Zabaldu.com-en lotura, hemen agertu zedin: http://dmoz.org/World/Euskara/Albisteak/Agerkari_Elektronikoak/

    Baina hilabete batzuk pasa ondoren, oraindik ez du inork egiaztatu eta direktorioan gehitu. Utzita dagoenaren seinale.
    arkaitz (e)k bidali du duela 503 egun 21 ordu 50 minutuarkaitz
  4. #4   Patxi,

    Esan nahi duzu, dmoz.org kudeatzen lan egiten genuenok utzi genuenetik, ez? Ez da izango, dmoz.org bere balioa galtzen hasi zela eta horregatik utzi geniola editatzeari batzuk, eta horregatik jarri genuela bigarren mailan Aurki.com-en?

    Nere ustez:

    Euskarazko Interneten hazkuntzari jarraipena egin ahal izateko, ezinezkoa da jadanik editore bolondresekin egitea. Direktorio formatua bera ez da nahikoa. Sarearen laburpen bat egin daiteke, baina ez du beste askorako balio. Horregatik utzi genuen batzuk etsita, erritmoari ezin jarraitu, eta orain iruditzen zait are gutxiago balio duela direktorioak (nahiz eta seguru egunero norbaitentzat baliagarri bihurtzen den sail hau edo hura).

    Hala ere, pena hartzen dut hor egitura bat definituta badagoelako, eta egitura hori ez zait egokia iruditzen, baina hori gure errua da.
    garaolaza (e)k bidali du duela 503 egun 20 ordu 16 minutugaraolaza
  5. #5   Nik uste euskarazko atalean pare bat editore baino ez daudela une honetan, http://eibar.org/blogak/prospektiba/328 .

    Dena den neurri handian goitik datoz sailkapen irizpideak eta bestelako kriterioak. Makina bat borrokatu zuten editore batzuk zenbait gauzekin, baina dmoz-en, wikipedian izen euskaldunen erabilerarekin gertatzen den bezala gertatzen da: aginduak goitik eta gurutzada espainolak (frantsesak baino gehiago) adi-adi :-)

    Ezer aldatzen saiatu nahi duenak izena eman eta lan egitea dauka, jakina.
    eneko (e)k bidali du duela 503 egun 14 ordu 11 minutueneko
  6. #6   Editorea sartzea erabaki nuenean, ekarpen bat egitea zen nire asmoa eta nire ahalegintxoak egin nituen. Baina, Enekok dioen moduan, egitura aldaketa proposatu nuen eta oraindik ez dut inongo erantzunik jaso. Harrezkero, utzita daukat. Ez da oso logikoa duela ez dakit zenbat urteko egitura pean lanean aritzea eta egungo errealitatera moldatzeko horren gaitasun eskasa azaltzen duen tresnarekin jarraitzea.
    Magic (e)k bidali du duela 502 egun 16 ordu 56 minutuMagic

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]