Metallicak Bilbon joko du ekainaren 29an

Udan Bizkaiko hiriburuan izango den jaialdia historikoa izan daiteke. Baieztatuta dauden talde batzuk: Metallica, Iron Maiden, Red Hot Chilli Peppers, Fito, Fermin Muguruza, Berri Txarrak, Incubus...
5 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 4, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Nazioartean oihartzuna duten talde horiez gain, bestelakoak ere izango dira Kobetamendin, Nun adibidez, ondoko loturan irakurri daitekeenez: http://www.eremulauak.com/artikulu.php?page=musika&id=342

    Azpimarragarria da tamaina horretako jaialdi batean bere diskoa Creative Commons lizentziapean kaleratu duen talde bat egotea
    boligorria (e)k bidali du duela 649 egun 3 ordu 16 minutuboligorria
  2. #2   Creative Commons ez da lizentzia bat O:-)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 648 egun 22 ordu 24 minutuHey_neken
  3. #3   Barkatu bada nire ignorantzia...

    Behin "Creative Commons license" irakurri nuen eta ideia okerren bat egingo nuen. Web gune honetan izan zen: http://wiki.creativecommons.org/FAQ

    Mesedez, norbaitek argituko: bada edo ez da lizentzia bat? Esan dut, eta berriro errepikatuko dut, gai hauetan ezjakin hutsa naiz...
    boligorria (e)k bidali du duela 646 egun 19 ordu 11 minutuboligorria
  4. #4   Creative Commons elkarte bat da eta hainbat lizentzia mota kaleratu ditu elkartearen babespean. Batzuk Copyleft erakoak, besteak eskubide oso gutxi usten dituenak erabiltzaileen esku.

    Hortaz, Creative Commons lizentzipean atera dela esatearekin ez da ezer esaten. http://creativecommons.org/about/licenses/meet-the-licenses helbidean topatuko dituzu lizentzia mota ezberdinak. Ikusiko duzunez, bakoitzak badu bere mamia.

    Attribution Share Alike (by-sa) edo Attribution (by) copyleft motakoak dira; Attribution No Derivatives (by-nd) edo Attribution Non-commercial No Derivatives (by-nc-nd) aldiz ez.

    Zerbait argitu dizulakoan :-)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 646 egun 7 ordu 12 minutuHey_neken
  5. #5   Bale, orain gauzak klaroxeago dauzkat. Kasu honetan egokiena "Creative Commons by-nc-sa lizentziapean" jartzea izango zen ezta? Hurrengoetan saiatuko naiz konkretuagoa izaten.

    Beste galdera bat sortu dit ordea zure erantzunak: CC batzuk copyleft direla diozu eta beste batzuk berriz ez. Non hasten da lizentzia mota bat copyleft izaten eta noiz uzten dio izateari? Nork jartzen ditu mugak?

    Badakit galdera oso oinarrizkoa dela, baina ikasteko gogoa dut. ;)
    boligorria (e)k bidali du duela 646 egun 3 ordu 25 minutuboligorria

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]