Erridikulua eginbehardugu.com: Amatiño wikipediatik bota dute

Izaronews. El jefe de prensa del PNV, Amatiño, vetado en Wikipedia por intentar autopromocionarse. Itzela ezta? Harritzeko modukoa. Irakurri irakurri, flipatu egingo duzue eta. Blogaria da bera. Blogetan gai hau mintzagai izango dugun ez dakigu ordea. En fin, erridikulua eginbehardugu.com lotsatzekoa zinez!
4 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 24

iruzkinak

  1. #1   Izaro News "konfidentzialean" atera dute albiste itzela :-) Denok dakigu, ordea, horixe bera egin dutenaren milaka adibide daudela Wikipedian. Era berean, nik dakidala Amatiño ari da Wikipedian Bizkaia, Gipuzkoa, Ordizia edo Urretxu erabili dezatela eskatzen, eta ez gaur egun Wikipedian ageri diren bezala Vizcaya, Guipúzcoa, Villafranca de Ordicia, Villarreal de Urrechua,... agertzea. Ikus adibidez Villafranca de Ordicia edo Villarreal de Urrechua izen anakronikoak. Baina nonbait Izaro Newsentzat ez da albistea Wikipedian Vizcaya, Guipúzcoa, Villafranca de Ordicia, Villarreal de Urrechua, ... erabiltzen jarraitzea ;)
    eneko (e)k bidali du duela 663 egun 20 ordu 56 minutueneko
  2. #2   Zuk, Eneko kasualitatez ez duzu zerikusirik izango eginbehardugu.com gune horrekin ezta?

    Ondo dago Amatiño zure laguna edo nagusia izatea... baina in fraganti harrapatu dute. Lotsagarri.

    Vizcaya, Guipuzcoa, Villafranca eta abar... ondo. Eta Euskal Herria? Horren alde jardungo zen ere.. gure amatiño. gizajoa.
    xabin (e)k bidali du duela 663 egun 11 ordu 37 minutuxabin
  3. #3   Bai, badut zerikusia. Beste webgune asko bezala, beste alderdi politiko batzuenak barne, gure enpresan egindako ataria da eginbehardugu.com. Bezero asko ditugu, kolore eta mota guztikoak. Nik esatea ez dago ondo ;), baina uste dut gainera ondo egindako lan teknikoak direla. Nere erabiltzaile perfiletik abiatuz, aurkituko dituzu nahi dituzun datu guztiak.

    Baina, apur bat begiratzen ibili naiz gaur goizean eta hor darraite Amatiño izeneko artikuluak Wikipedia frantzesean (http://fr.wikipedia.org/wiki/Amati%C3%B1o) edo Wikipedia euskaldunean (http://eu.wikipedia.org/wiki/Luis_Aranberri_Mendizabal). Beraz, lartxo dirudi, albistearen tituluan dioen moduan, Wikipediatik bota dutela esatea, Wikipedia espanoletik izango da :-)

    Beharbada autopromozioagatik, baina - agian oker nabil -, Amatiño eta Wikipedia espainolaren arteko problema lehendik datorrela eta baduela zerikusia Wikipedia espainolean izen euskaldunen erabilerarekin iruditzen zait. Besteak beste, horretan saitu, IP-ari antzeman, eta Amatiño artikuluan editatzen ari zen erabiltzailea tenporalki blokeatu dutela dirudi. Esan bezala, agian oker nabil.

    Wikipedia frantzesean Barakaldo (http://fr.wikipedia.org/wiki/Barakaldo) aurkituko duzu, baina espainolean Baracaldo (España) (sic) izan behar du (http://es.wikipedia.org/wiki/Baracaldo_%28Espa%C3%B1a%29 ), por narices :-) eta Vizcaya, Guipúzcoa, Villafranca de Ordicia, Villarreal de Urrechua, ... berdin. Izan ere talde espainol garbitzailea dago Wikipedia espainolean jotake lanean.

    Badirudi, jadanik 2005an Wikipedia espainolean borratu egin zutela Amatiño sarrera. Behintzat erabiltzaile batek galdetzen zuen: ... "Ni ikurriña, ni kirikiño, Amatiño, Abadiño... ¿Por qué la has borrado?" Hemen ikus daiteke: http://es.wikipedia.org/wiki/Usuario:Alhen/Diciembre-2005

    Wikipedia espainolean hitz euskaldunak erabiltzearen aurka edo hitz euskaldunekin daramaten politika, ez dakit lotsagarri edo ez, baina ez zait iruditzen egokiena. Honetaz jardun dut inoiz Amatiñorekin eta horregatik aipatu dut. Iruditu zaidalako zerikusia zuela.

    Euskal Herria artikuluarekin berdina gertatzen da (http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria), eztabaidan dago, izugarria ikusiko duzunez, eta hor ere Álava , Baja Navarra, Guipúzcoa, Labort, Navarra), Vizcaya edo Sola ikusiko dituzu lehenetsita artikulu horretan.

    Uste dut Izaronews, atzo albiste hau hemen botatzeko alta eman zuen Xabin erabiltzailea (http://www.zabaldu.com/user.php?login=xabin&view=profile) eta Amatiñoren arteko eztabaida beste bat dela. Ez naiz ni horretan sartuko. Ondo izan.
    eneko (e)k bidali du duela 663 egun 10 ordu 52 minutueneko
  4. #4   Ez nuke eztabaida desbideratu nahi, baina azpimarratu nahi dut, berriz ere erabiltzaile bat bere lehenengo "aportazioan", ezaguna den eta izenez sinatzen duen pertsona bati kontuak eskatzen ari zaiola. Hau ote da konfidantzazko komunitatea eraikitzeko modua? Ez da Zabaldu.com-en arazoa, anonimotasuna gaizki ulertzen dutenek sortutakoa baizik.
    garaolaza (e)k bidali du duela 663 egun 10 ordu 43 minutugaraolaza

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]