www.gaur8.info/bitakorak/ikusmira/?p=11
gaztelumendi (e)k bidali du duela 542 egun 18 ordu 43 minutu, duela 542 egun 16 ordu 22 minutu argitaratuta
Ikusmira argazkilari baten bloga da. Blog berria da GAUR8 proiektuaren barruan, baina begi zorrotzez ari da Jon Urbe argazkilaria. Luma ere, zorrotza dauka. Bistan denez.
iruzkinak
-----------------------------------------------------------------------
Argazkiraritza ezagutzak dituen edonork dakienez, angeluzabala motako objektiboek manifestazioetan jende gutxiago dagoenaren inpresioa ematen dute (jendea sakabanatuagoa agertzen da), eta teleobjektiboek aldiz, jende gehiago dagoenaren inpresioa (jendea pilatuagoa agertzen da). Argazkilaritzan objektibo motak eta lortu daitezkeen efektuak azaltzeko, manifestazioaren adibidea oso erabilia da.
Kasu honetan, argazkilariak (Marisol Ramirezek, irudian ikus daitekeen izenaren arabera), ispilu konbexu bat erabili du objektibo angeluzabalek sortzen duten jende-gutxi efektu hori lortzeko. Ez hori bakarrik, jendeak irudiaren zati txikitxo bat bakarrik betetzen du, beste leku guztian etxeak, zerua, espaloia eta abarrak ikuste direlarik. Beraz, efektu biak batuz, manifestaziora lau katu joan zirela ematen du.
Guzti hau nahita ala nahi gabe egindako zerbait ote da? Argazkilari hau artista hutsa da ala efektu zehatz bat lortu nahi zuen kazetaria da? Bakoitzak atera ditzala bere kontuak.
Bukatzeko, esan beharra dut bilaketa batzuk egin ditudala eta Marisol Ramirezek El Mundorako argitaratutako beste argazki bat aurkitu dudala:
http://www.el-mundo.es/cronica/2003/395/1052648864.html
-----------------------------------------------------------------------
Argi geratzea nahi dut, nik ez dudala inolako zalaketarik egin. Baina galdera deseroso batzuk bai: manifestazioetara joaten diren/garen argazkilarioi buruz, idatzitako kazetaritzaz aparte ikusizkoak izan dezakeen makurdurari buruz, argazkilari honek argazki honekin lortu nahi zuen efektuari buruz, eta abar.
Nire iruzkina iruzkin petrala dela? Hedabide korporatibo batentzako agian bai. Zentsuratua izatea merezi duela? Nire ustez ez. Testu horrek irakurlea kontzienteagoa egiten duela uste dut, eta inoren profesionaltasuna zalantzan jartzen ez duela argi utzi dudala uste dut.
Beraz, zein da arazoa? Zein "printzipio" apurtu dut nik galdera bi horiek dituen idatzi horretan? Kazetaritzaren printzipioren bat? Ala printzipio ekonomikoren bat? Zuk zer uste duzu? Hain grabea da esaten dudana?