GARA egunkariak (
http://www.gara.net) bi proiektu berri iragarri ditu gaur. Biak ala biak Web 2.0 kontzeptuari estuki loturik daude. Lehenengoa Josu Juaristi zuzendariaren bloga da. Bertan, Juaristik berak bere lehenengo mezuetan jakinarazi duenez, GARAk abiatu berri duen itxura eta edukien berrikuntzaren inguruan komunikazio zuzena sortu nahi du irakurleekin. Bigarren proiektua ere ez da edonolakoa. Datorren larunbatean argia ikusiko du Internet eta papera uztartu nahi dituen euskara hutsezko komunikabide berri batek: GAUR8 du izena.
iruzkinak
Beste kontu bat: gaur8 hori ez al da izango dirulaguntzak eskuratzeko trikimailu bat, ezta? Badakizu, euskara sustatzeko garak egiten duen alimaleko esfortzuaren beste pauso bat.
Interneten ez dago irudirik ala?
Egunero, zenbat irudi ikusi, igorri, eskatu eta jeisten dira Internetetik?
Luistxo, zure obsesioak ez hemen adierazi, horrela behintzat!
Hau ez da Sustatu. Hau zabaldu da.
Blogarientzako aurkezpenarena oraindik ez dut ulertzen. Blogik ez dugunok zer? Ez zen hobe izango aurkezpen hori ateak irekita egitea, nahi duenak joan dezan? Betidanik politikariek opariak egin dizkiete kazetariei, euren alderdiak kritika ez ditzaten. Orain antza, blogen indarraren beldur, alrebez gertatzen da: kazetariek opariak (modu metaforikoan) blogariei, hedabidea kritika ez dezaten.
Edonola ere, arrazoi osoa duzue eta ekimena bera aurkeztu arte itxaron beharko dugu, benetako euzkarazko 2.0 apustua den jakiteko, edo askok egin bezala, 2.0 itxura emateko den.
Garakoek bauza bat lortu dute behintzat: egun horretan denok zain egongo garela.
Blogari maitea:
Tarjetoi digital honen bidez gonbidapena luzatu nahi dizugu gure egoitzara etortzeko, datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 19:00tan. Portuetxe Kalea 23, 20018 Donostia, +34 943 316 999.
Gure asmoa da GARAren berrikuntzari buruzko azalpen orokor bat ematea, kazetaritza ereduan, diseinuan, teknologian, eta batez ere ikuspegian eragiten duena. Ikuspegi horren ondorioz hainbat egitasmo dugu esku artean, eta horien berri eman nahi dizugu, elkarlana eskatzen dutenez, denon artean joan gaitezen bidea egiten.
Horietako egitasmo batek datorren asteburuan ikusiko du argia, eta, hain xuxen, egitasmo horren berri zehatza eman nahi dizugu, zuk ere baduzulako zeregina eta lekua, nahi izanez gero, ez soilik parte-hartzaile gisa. Egitasmo horren izena GAUR 8 -mila leiho zabalik- izango da, eta kazetaritza ereduari astindua emateko bokazioa du, paperean nahiz sarean ibiliko baita, ez bata bestearen bertsio gisa, baizik eta bizkortzaile gisa. Eztabaidak ireki eta joerak aurreikusi, hor kokatu nahi du GAUR 8k, eta hortik egin nahi zaio ekarpena euskarari, euskara hutsezko produkzio bilduko baitu bere baitan.
Egitasmoak soluzio teknologiko propioa sortu du, beste esperientzia batzuetan oinarritua, eta euskal blogosferatik ere elikatuko da; beste alde batetik, bultzatu egingo du unibertsitateko ikasleen grina euskaraz idazteko eta publikatzeko.
Gonbidapen hau zu bezalako beste blogari batzuei ere pasa zaie, baina ziurrenik baten bat kanpoan geldituko zitzaigun. Horrenbestez, lasai aski bidali diezaiokezu gonbidapena nahi duzun blogariri. Hori bai, mesedez, erantzuiguzu e-mailez bertaratuko zaren konfirmatzeko.
*wi-fi konxio bat egongo da bertatik blogeatu ahal izateko.
Gonbidatzen badute, gonbidatzen dutelako; ez badute egiten, komunikabide tradizionalek blogariei kasurik egiten ez dietelako eta sare-sozialak kontutan hartzen ez dituztelako.
Euskeraz egiten badute, dirua lortu nahi dutelako; ez badute egiten, euskara lurperatu nahi dutelako.
Beti gabiltza katuari mikrofonoa eta bideokamara bilatzen. Oraindik gogoratzen dut bildu-gaz gertatutakoa. Badirudi euskal blogosfera animatzen duen gauza bakarra kexatzea da, eta kexatu.net kasi hutsik! Paranoiko batzuk dirudigu, benetan.
Bestalde, Xiberrek komentatzen duen horri... Erantzunda dagoela uste dut, beraz, nirea aurreztuko dut. Bakea zabaltzeko asmoz idazten dut, Koldo legez. Ez naiz hortan sartuko, mingaina hozkatuko dut...