e-eleberria wiki bidez idazteko proposamena

Wikiak eta copyleft lizentzietaz baliatuta e-eleberria idazteko proposamena.
2 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Argi dago orain dela 5 egun webgune honetan esan nituenak[1] ez direla ulertu edo ez zaiela jaramonik egin, inolako eztabaidarik sortu ez bait da eta libretasun kutsua daukan edozeri copyleft deitzen jarraitzen bait dugu.

    e-eleberri ekimena oso ausarta eta onuragarria iruditzen zait kulturarako eta kultura libre batera gerturatzeko, baina ezin naiz ixilik geratu CreativeCommons lizentzien Ez Komertziala klausula erabiltzen den lan bati copyleft deitzen badiogu.

    Testu honetan azaltzen den bezala[2], klausula horrek arazoak dakartza edo ekar ditzake eta beste lizentzienganako bateraezintasuna ere badauka. e-eleberrin aukeratu duten lizentzia horrek (CC by-nc-sa), ezin daiteke adibidez ekimen ongile batetan erabili. Bestalde, Creative Commons lizentzia sortatik copyleft bezala hartzen den bakarrarekin[3] (CC by-sa) idatzitako testu libre bat, e-eleberrin idatzitakoekin bateraezina izango da (birlizentziatu ezean).

    Aukera guztiek dauzkate beraien ezaugarriak, eta ez da nire gogoa inori zer egin behar duen esatea. Ezta gutxiago ere. Bakoitzak aukera dezala nahiago duena. Baina saia gaitezen aukeraketa ezagutzatik egiten.

    [1] http://zabaldu.com/story.php?albistea=1433

    [2] http://freedomdefined.org/Licenses/NC/Es

    [3] http://freedomdefined.org/Licenses
    Txopi (e)k bidali du duela 515 egun 19 ordu 20 minutuTxopi
  2. #2   Mea culpa! Ekimenaren bultzatzailearen blogean copyleft filosofia aipatzen du eta ez copyleft lizentziak goian idatzi nuen moduan.
    imamon (e)k bidali du duela 515 egun 15 ordu 27 minutuimamon

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]