Lumagorri GayFesta [Bartzelonako Euskal Etxean]

Datorren martxoaren 3an Lumagorri Gay Festaren III. edizioa izango dugu. Jai giro gayerrebeldean ikusiko dugu elkar, 21:30etatik aurrera. EZAZU GALDU LUMAGORRI GAYFESTAREN KARTELA. Zabaldu, hartu kartela eta epostaz zure kontaktuetara bidali. Muxutxuk!!!!
3 iruzkinetiketak: hemen: Aisia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Ikusi duzue kartela?

    Sustatuko argazkietan jartzeko modukoa da...
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 687 egun 6 ordu 44 minutugaztelumendi
  2. #2   Ibarretxe tiobueno!! jaja!
    3ARRANO (e)k bidali du duela 687 egun 5 ordu 45 minutu3ARRANO
  3. #3   Kaixo Igotz naiz, bartzelonako Lumagorri taldean nago. Lumagorri taldea bartzelonan sortutako gay talde bat da. Gure ideia bartzelonako euskal eta katalanen gayak batzea izan da, eta hortarako antzerkia eta jaia elkartu genuen eta Euskal Etxeak lagundu egin zigun bere lokala eta laguntza eskeiniz. Eskatu nahi nizueke kartela kentzea zeren eta euskal etxeko logoa jarri dugu kartelean, euskal etxearen oniritzia jaso gabe. Nahiz eta III edizioa izan, ikusten dugu oraindik gure herria ez dagoela prest holako kartelik ikusteko, nahiz eta vaya semanita eta holako programak izan , homofobia barneratua dago gure herrian eta ez dute holakorik onartu nahi. Gure kartelarekin Ibarretxe gaytu nahi izan dugu, gure herriko ordezkaria izanik, gure ordezkaria ere bait da. Ibarretxeren heterosexualitatea ez dugu dudan jartzen, baina zer txarra dago homosexuala izatean? Zoritxarrez erantzun beharko lukete kartel honen kontra daudenek zergaitik dauden kontra, gure ordezkaria ere izanik, argi eta garbi geratuko bait da beraien homofobia ezkutua. Espero ez genuen polemika hau lehen bait lehen argitzea espero dugu.

    Besarkada bat guztioi.
    Igotz (e)k bidali du duela 685 egun 12 ordu 16 minutuIgotz

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]