[Berriatik K&I]Erresuma Batuko BBC komunikabide kateak plazaratu duenez, AEBek prest dute Irani eraso egiteko plan bat. Informazio horren arabera, AEBetako Armadako Aginte Zentralak Floridan prestatu du plan hori, eta erasoko lehen jomugak zeintzuk izango lirateken zehaztuta dute: Natanzgo uranioa aberasteko plantak, Isfahan, Arak eta Bushergo instalazio nuklearrak, aireportu eta itsas portuak, eta Irango Armadaren aginte eta kontrol zentroak.
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=19304
iruzkinak