#1 Bazen garaia aukera hori zabaltzeko. Hasiera batean zail xamarra izan zitekeen Google kontu bat sortzeko gonbidapen bat lortzea, baina azkenaldian edonork lor zezakeen bat.
arkaitz (e)k bidali du duela 560 egun 5 ordu 44 minutu
#2 Hurrengo pausua euskaraz ere erabili ahal izatea.
3ARRANO (e)k bidali du duela 560 egun 5 ordu 3 minutu
#3 Edo zuzenean zure bankuko datuak ematea. Norbait arduratu da Google/Gmail-en pribazitate politikari buruz? Posta guztiak automatikoki irakurtzea eta honen araberako publizitatea saltzeak ez al du norberaren pribazitasuna apurtzen? Nork bermatzen digu hortarako bakarrik egiten dutela?
Ah! Inozoa ni, ahaztua neukan "Don't be evil" dela Googlen politika.
Hey_neken (e)k bidali du duela 560 egun 4 ordu 11 minutu
#4 Hey_neken, guztiz ados zugaz, baina agian txarrena ez da Google/Gmail-en pribitutasun politika, agian txarrena ez da posta kudeatzaile gehienak (batez ere web bidekoak) halako politikak edo txarragoak dituztela. Agian txarrena ez da gutxi barru norberak bere eposta zerbitzaria jarri eta mezu zifratuak/enkriptatuak bidali beharko ditugula gure pribatutasunaren urraketarik ez gertatzeko. Txarrena, nire ustez, gehiengoari pribatutasun kontuak berdin zaizkiola da.
Koldotxu (e)k bidali du duela 560 egun 3 ordu 56 minutu
iruzkinak
Ah! Inozoa ni, ahaztua neukan "Don't be evil" dela Googlen politika.