www.gara.net
ird_on (e)k bidali du duela 703 egun 14 ordu 52 minutu, duela 703 egun 6 ordu 51 minutu argitaratuta
azken egunotan esaten ibili diren moduan Gara berritua atera dute gaur, igandea otsailak 4. 8 urteren buruan, Egin itxi eta hilabete batzutara martxan hasi zen proiektuak, diseinu berritu baten gainean, azal berritu batean, egunkari bisualago bat erakutsiko digu paperean. Sarean berriz, gauza dexente egin dituztela, egingo dituztela diote....
iruzkinak
Noiz enteratuko dira egunkariak Interneta ez dela paperezko edizioa gordetzeko biltegia?
Gauza onak:
* RSS bazuten baina orain argiagoa da.
* Irisgarritasun kontuak zaindu dituzte.
* Zabaldu.com, del.icio.us eta technorati integratu (technoratirena ez dut gehiegi ulertzen ezin baita bertara informazioa bidali)
* Edizio digitala eguneratzen dute eta lehen agertzen ez ziren irudi eta dokumentuak ere sartzen dituzte.
* Info7 irratiarekin integratzen ari dira.
Faltan botatzen ditudanak:
* Bideoa ere gehitzeko pausoak eman beharko lituzkete, beharbada jendeak egindako bideoak. Youtube bideo interesgarriak ikusten hasi gara.
* Igandean ez eguneratzea erabaki ulergarria da langileek ere atsedena behar dutelako (diru kontua ere bada noski). Baina egia da igandetan ez ateratzeak sentsazio arraroa ematen duela. (ULERGARRIA HALA ERE)
* Bildu.net jartzea ere ez zen gaizki etorriko horretarako sortu genuen
* Webguneko kudeatzailearekin kontaktuan jartzeko era ez da inondik ageri, bertara bidali genitzake ideia/kritika/iritzi guzti hauek.
Aurrera ba bide onetik!