EHUko bost ikaslek Euskalnatura webgunea ipini dute martxan

Gusto handiz eginiko zientzien inguruko web euskalduna. EHUko ikasle talde baten ekimen aberasgarria Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat. Horrelako asko behar ditu euskal komunitateak, bai noski!
3 iruzkinetiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   EHUren laguntzarik gabe sortu gainera.

    Unibertsitatearen eginkizuna ez al litzateke izan behar horrelakoak sustatzea? Zertan ari da Unibertsitatea?

    Euskaldunok sarean euskaraz ekoiztutako edukiak topatzeko zailtasunak ditugu gai askotan. Unibertsitateak ezin al du ezer egin hori konpontzeko? Ikasleen esku utzi behar al da erantzukizuna?
    Magic (e)k bidali du duela 626 egun 43 minutuMagic
  2. #2   Txundituta nago. Hau duk hau ekimen ikusgarria eta erabilgarria!

    Webgunearen Creative Commons lizentzia zein den argitu dezaten beraiekin kontaktuan jarri naiz.
    Txopi (e)k bidali du duela 625 egun 11 ordu 8 minutuTxopi
  3. #3   Zalantzarik gabe ekimen bikaina, irakaskuntzan dihardugunontzat baita euskal komunitate osoarentzat ere. Software librean, zu bezala Txopi, lanean gogor ari zaretenei euskararen eta komunitatearen alde duzuen konpromisoa eskertu beharrean gaude. Nik uste dut konpromiso hori euskarazko eduki birtualen sorkuntzara hedatu beharrean gaudela.

    Garai batean Saioka-ko materialek sekulako ekarpena suposatu zuten bezala euskaraz eskainitako irakaskuntzarentzat (ez dugu ahaztu behar hura ere herritar talde batek bultzaturiko ekimena izan zela), gaurko internetean, euskarazko edukiak sortu, garatu eta zabaltzea denon eginkizuna izan behar dela uste dut. Guk ez badugu egiten nork egingo du ba?

    Hona hemen duela egun batzuk webgune honi buruz eman genuen iritzia gure blogean: http://ikteroak.blogsome.com/2007/01/23/euskalnatura/
    jolaus (e)k bidali du duela 625 egun 10 ordu 31 minutujolaus

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]