azken albisteak

Arabako diputatu bat eta EAJrekin zerikusia duten beste zazpi lagun atxilotu dituzte ustelkeria egotzita

Ustelkeria egotzita, zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Araban. Alfredo de Miguel Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatua izan da atxilotuetako bat. Bermerik gabe aske geratu zen atzo gauean, egun osoan epailearen aurrean deklaratzen egon ostean, baina karguak daude bere kontra. Gainerako zazpi atxilotuak ere aske geratu ziren, diputatuaren egoera berean.

Euskarazko Wikipediak azal berria du

Hilabeteetako eztabaidaren ostean, puntuz-puntukako berdiseinu baten ostean eta bozketa amaigabeak bukatuta dagoeneko Euskarazko Wikipediak azal berria du.

Barne Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu ditu

Jon Anzaren heriotza salatzeko biharko deiturik ziren mobilizazioak Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak debekatu egin ditu.

Wikipedian bideoak sustatzeko ekimena [EN]

Artikulu gutxi daude bideoekin wikipedian, baina, egoera hau aldatu eta multimediaranzko bidean, wikipedian bideoen presentzia areagotzea helburu duen ekimena da hau, Let's get Video on Wikipedia izenarekin. Informazioa era erakargarri eta intuitibo batean aurkezteaz gain, codec jabedunetatik at dagoen bideo libre gordailu handia ere lortu nahi da, wikipediak bakarrik kode irekiko teknologiak (kasu honetan HTML5 eta Theora) erabiltzen dituela kontuan izanik. Bertan azaltzen da bideoak zelan egin, baita wikipediara zelan igo ere.

ETAko kide egun batez [Gazt]

EFE agentziak Joseba Fernandez Frantzian polizia bat hiltzeaz akusatuta atxilotu duten pertsonaren argazkia zabaldu nahi izan du. Hala ere, akats handia egin eta beste norbaitena bidali die komunikabideei. Antza denez, "izena googlen bilatu eta "erakundeetan" ibilitakoa zela ikusi dutenez" pertsona bera zela ondorioztatu dute.

Frantziako polizia bat hil dute Paris aldean tiroz, eta ETAri egotzi diote erasoa

Frantziako polizia bat hil dute gaur gauean Paris mendebaldean tiroketan, eta polizia iturriek diote ustezko etakide bat atxilotu dutela. Poliziaren aurka egin dutenetako batek euskaraz hitz egin duela diote iturri horiek, eta horregatik jo dute etakide gida. Dena dela, baieztatu gabe dute.

Jon Anza hil aurretik ospitalak polizia eta fiskaltza hirutan ohartarazi zituen

Baionako prokuradoreak orain lau egun pentsaezina iruditzen zitzaion erabakia iragarri zuen. Auzia instrukzio epaile baten esku utziko du. Berria, Purpan ospitalak argudiorik gabe utzi eta ordu gutxitara iristen zen.

Hitzapasa jokoa euskaraz

Maite Goñik, La Personnalité-ko Goioren laguntzarekin, hitzapasa jokoaren euskarazko bertsioa prestatu du. Nik frogatu dut eta dibertigarria da! Informazio gehiago: http://sustatu.com/1268636021

Oiartzunen maiatzaren 5ean hasiko dira hondakinen atez ateko bilketarekin

[K&I] Oiartzungo Udalak gaur jakinarazi du maiatzaren 5ean hasiko direla hondakinen atez ateko bilketarekin. "Osasuna eta ingurumena" hartu ditu Udalak kontuan egitasmoa martxan jartzeko, Aitor Etxeberriak gaur prentsaurrekoan esan duenez. Diru kontua ere aztertu dute, eta atez ateko esperientziak udal defizita jaitsiko duelakoan daude. Prentsaurrekoaren bideoa: http://oiartzun.hitza.info/albisteak/65353/Maiatzaren_5ean_hasiko_dira_Oiartzunen_hiri_hondakinen_atez_ateko_bilketarekin.htm

Basagoiti Otegiri: "Bere buruaz beste egin dezala, edo guk egingo dugu Zuzenbide Estatutik"

Otegik ETAk ezker abertzalearekin bat egiten ez bazuen bere buruaz beste egitea bezalakoa zela esan ondoren Basagoitik Otegiri eskatu dio bere buruaz beste egin dezan edo eurek egingo dutela, "beti ere Zuzenbide Estatutik".

Jon Anzaren heriotza espainiar edo frantziar poliziei egozten diete [Bideoa]

Jon Anzaren senideek, abokatuek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Non da Jon? kolektiboak eta beste hainbat eragilek diote Espainiako polizia indarrek "bahitu, torturatu eta hil" egin zutela. Baionan gaur goizean eskeini duten prentsaurreko jendetsuaren bideo erreportaia.

Guardia Zibil batzuek armak ahaztu zituzten Tolosan Anza hil eta 7 egunetara

2009ko maiatzaren 18an, Jon Anzaren desagertzearen berri eman zen egun berean, guardia zibil talde bat Tolosako Adagio aparthoteletik atera zen presaka eta bi pistola ahaztuta utzi zituen logelako koltxoi azpian. Gertaera honen inguruan ikerketa ireki du Jon Anzaren heriotza ikertzen duen fiskal frantsesak.

Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen

Antzaren kasua geroz eta ilunagoa, narratsagoa, bihurtzen ari da Tolosan aurkitu zutenetik. Sortu diren hutsune misteriotsuak, zalantza ulertezinak eta galdera zentzudunak, hipotesien itsaso bat eragin dute denon buruetan. Zer gertatu da Jon Anzarekin?

Otegiren kontrako auziko erresoluzioa NBEren aurrean kexa gisa aurkezteko aukera

Otegiren aurkako epaia ONUren ahurrean kexa moduan agertzeko ahalmena agertu du Jone Goirizelaiak. Ea benetan, inork honetan eskua sartzen duen, ez bait dago Euskal Herria pairatzen hari garenaren eskubiderik. http://www.gara.net/paperezkoa/20100305/186414/es/El-castigo-Otegi-puede-derivar-una-queja-ante-ONU

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin

Bilboko euskalgintzako 25 eragilek Isabel Celaáren eredu hirueleduna kritikatu eta erantzuteko larunbatean EHBEk deitu duen manifestaldian parte-hartzeko deia egin dute.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 332 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]